Maite Arroitajauregi txelista eibartarra Mursego izen artistikua erabiltzen 
hasi da...

Oin dala gitxi bere anaiak, Ander zerrendakidiak, hola deskribatu zeskuan bere 
musikia:

>Gehixenetan taldeak laguntzen jo izan dau Maitek, baita beste musikari batekin 
>batera. Orain bakarka jotzen hasi da (?¿?).
>Club Le Larraskito-n estrenau zan eta Eibarko tallarran gaztetxearen urteurren 
>ospakizunetan entzuteko aukera izan neban eta oso politxa irudittu jatan.
>Gauza oso senzillua naiz eta pedalerak eta tramankulu elektronikoak erabili...
>Entzutekua Robert Smith (zan? The Cure ko kantantia????) eta Mikel Laboaren 
>arteko abestia(...izeba ere hil zait, tuesday wendsday thrursday too...)
>Maite beti agertu da programa eta karteletan Elgoibarkua balitz moduan (pour 
>qua? je ne se pá) eta oiñ Paris eko kartelian Bilbo kua dala jartzen dau...
>
>Ander Arroitajauregi


Atzo ikusi neban Donostiako Gasteszena eszenarixuan.

Ze ona. A star is born. Laboa + Björk. One-girl-orchestra. 

Repertorixo txikixa daka, baina haunditzen doia... Atzo Mikel Laboraren hori 
beste pieza batekin nahastu zeban, Zuuuu izeneko batekin 
http://vimeo.com/4409752 (bideo hori eta beste bizpahiru dagoz sarian, eta 
apenas asko geixao). MySpacen be badago Maite: http://www.myspace.com/mursego

Mursego saguzarra ei da portugesez. Sea of Love klasiko zaharraren bertsiño bat 
daka, http://www.facebook.com/ext/share.php?sid=88418381727 , banpirikua... 
Banpiroaren musua, ukelele batekin jotzen dabena. Ze ona hori be.

Atzoko kontzertuan telonera zan. Bere ostian Jollie Holland bluesgirl 
kaliforniana zan. Hiru blues entzun dozuzenian, danak bardiñak dira gero, batez 
be aurretik Maite Arroita entzun badozu.

Aurtengo udan han-hemenka ibiliko da Mursego. Ez galdu aukeria.

Luistxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to