Eneko Astigarraga<[email protected]> igorleak hau idatzi
zuen (2009 ekaina 16 09:51):
>> Fondoko fabrikiori erreza izango da identifikatzeko, seguru, baiña nik ez
>> dot harrapatzen.
>> http://www.argazkiak.org/photo/ze-leku-da-hau/
>
> Bai Gabilondo.
> Eta argazki horretan eskuman ageri den etxea, hor dago gaur egun.
> Fatxada hori atzeko aldea da, peora aurrekaldean du. Karmen kalean, 11
> gaur egun. Peora aurrian espaloi gainean sartzen diren bi pretiltxo
> dauzka etxe horrek.
> Urkizu eskolatik behera hasita, hirugarren edo laugarren etxea da.
> Gero nirekin ikasten zuen mutil baten gurasoen taberna bat zegoen etxe
> zahar batean. Iriarte zen bera, baina ez dut gogoratzen tabernaren
> izena.
> Eta ez da ondo ikusten argazkian, baina bertan ageri den jendearen
> eskuman Ego erreka dago. Estali gabe zihoan zati horretan, 1975-80
> urte arte, ggb.

Eta orain hor jardinak dauden lekuan, erreka estali ostean, aparkaleku
moduko bat egon zen. Aparkaleku horretan bi zulo zeuden errekara
zuzen-zuzenean ematen zutenak. Milaka harri botatzen genituen hortik
errekara.

Mikel



-- 
Mikel Larreategi
http://eibar.org/blogak/erral/es
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to