Barrenkalia ezin da azaldu gaur egungo erreferentziekin.
Barrenkale-Arraindikale-Ariatza inguru guztia goittik behera aldatu zan
gerra ostian.

Ordura arte, parrokixatik Errebal kalera zuzenian jaisten zan. Horixe zan
Barrenkalia.
Gaur egun, parrokixatik BBVra zuzenian juango litzake.

Barrenkale hasieran Malleaneko jauregixa egon zan (Circulo Carlista egon zan
bertan, eta estanko bat, oker ez banago).
Gerran erre zan.

Barrenkale barrenian (hortittik dago atarata erretratua), plaza zabal bat
zeguan.
Jaisten ezkerretara, Ariatza; eskumatara merkatu plaza zaharra (1905
inguruan eregi eta gerran erre zana).

Barrenkalia amaitzen zan tokixan ERrebal (edo Maria Angela) hasten zan.
Ezkerretara 3. edo 4. etxia Batzokixa zan; gaur egun BBV.

Hara, argazki argigarri (eta ezezagun samar) bat:
http://egoibarra.com/Egoibarra/Ikerketak/HirigintzaFondoa

Mallea jauregixa, erreta; Barrenkale hasieria eta barrenian merkatu plazia
(erdi erreta eta apurtuta).

Asier



2009/6/17 Ramon Arizaga <[email protected]>

>
>
>
>
> Asier:
>
> Hain zeatz meatz esplikatu dok,  ze galdetu egingo diat neu ez naizelako
> ohartzen,
>
> Oraingo kaleen errefentziekin esplikatu einke mesedez?,
>
> Neri nolabait gaurko bidebarrieta iruditzen jata,
>
> Eskuma aldeko edificio hori gerraurreko merkatu plaza bada orduan
> derrigorrez bidebarrieta kalea beharluke izan ez?, ze MºAngela balitzok
> ezkerreko aldean legoke ez?,
>
> Nere zalantzak dira ia argitzen dizkiduazen Asier
>
> Eskerriasko
>
>
>
> Ramon
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> 2009/6/16 oier gorosabel larrañaga <[email protected]>
>
> Beste salancha bat. Argazki hau antxiñako plazamerkau parian izango zan,
> uste dot. Hori zer zan: Barrenkalia, ezta?
> http://www.argazkiak.org/photo/aste-santuko-prozesinua-1/
>
>
> Argazkixa Barrenkaletik atarata dago.
>
> Prozesiñua Zuloagatarren plazan dago.
> Plaza horren eskumatara Merkatu plaza zaharrerako sarreria zeguan.
> Ezkerretara Ariatza eta Sanjuantxoneko etxia (ez dira ikusten)
>
> Pare parian ikusten dan kalia, Maria Angela hasieria, ezkerretara Batzokixa
> eta abar.
>
> Barrenkale inguruaz:
> http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2007/12/27/san-esteban-ermita-eibar
>
> Asier
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to