Ez dakit izen ofizialik zeukan, baina Jatsuk esaten duena "Bistaeder
edo Bistalegreko aldaparia" kale edo bidearen barandilia da.
Beti ezagutu dut nik, gurasoen etxetik ikusten da eta. Aspaldi ez naiz
pasa baina atzeko aldera ematen zuen sukaldetik barandilia eta
oraindik geratzen zen kale zatia ikusten zen. Horrela deitzen zioten
gure etxean.

Errekatxu aldia eta Bidebarrieta kalearen hasiera diagonalean lotzen
zituen. Bidebarrietako etxeen atzean zeuden ortuen gainetik
Errekatxuko baserri eta tailerreraino zihoan. Gerra aurrekoa da noski,
barandilia ere :-)

Zementua eta galipota bota aurretik, harrizkua zen eta goitik behera
(edo behetik gora) zetorren, bukaeran buelta emanda, gaur egun
Bidebarrieta 6 dagoen lekuan, "Amuebladora de Gros" inguruan edo, bat
egiten zuen Bidebarrietarekin.

Kalea baino gehiago bidea omen zen, edo kale estua, bi karru batera ez
ziren sartzen, eta  etxerik gabekoa.
Bideak errebuelta hartu eta Bidebarrieta kalearekin bat egin aurretik
Elgeta kalearekin lotzen zen ere, kale horretara begira zegoen etxe
bakarrenetariko baten ondotik.

Bidebarrieta 6, 4 eta 2 zenbakiak eraiki zirenean kale horretatik
geratzen zena moztu eta askoz zuzenago doan gaur egungo Ifar kalea eta
bidebarrietakin paraleloan gaurko Bista eder kalea zabaldu ziren.
Txirio edo Txixokalerarte alde hori guztiz txikituta geratu zen gerra
ostian

Argazki honetan ikusten da kale horren hasiera eskuma aldean, arkupeen
atzetik Errekatxu aldera.
http://www.lasonet.com/eibarfotos/images/ei101.jpg
Bidebarrieta 4ko peoran, "V"-ko etxean, antzerako argazkia daukate
baina handiagoa. (kanpotik ikusten da)

Goitik hartutako ondorengo argazkian
(http://www.argazkiak.org/photo/eibar-goitik-1954-b5m/ ) etxe horiek
(Bidebarrieta 6, 4 eta 2) egin gabe daude eta,  ez ondoegi, baina
Bidebarrietatik Errekatxura doan bide hori sumatzen da. (edo horrela
iruditzen zait)

Gaur egun bezala, Errekatxun tailer batzuk zeuden, Aranberri, Elgeta
txikixaren tailarra eta beste batzuk, eta aldapa edo kale horretatik
ailegatu behar zen tailer horietara.
Materixala igotzerakoan karreteroek zekulako maldiziñuak botatzen omen
zituzten aldapan gora ezin igota zebiltzanean. Suposatzen dut Eibarko
beste aldapa batzuetan berdina gertatzen zela :-)

Bestalde, Bidebarrietako etxeek atzeko aldean ortuak zituzten, bide
horren azpian.  Ortuetara ailegatzeko etxeen artean pasuak zeuden
(karkabiak) edo peora barruetatik ailegatzen zen ortu horietara, eta
handik gora bistaeder aldapara horretara eta Errekatxu edo eskumara
jota Elgeta kaleko goiko aldera.

Ate batekin itxita dago gaur egun, baina gutxienez horrelako paso bat
oraindik geratzen da Bidebarrieta kalean: Abarkeruen etxia
(bidebarrieta 20) eta aurrekoaren artean.
Etxetik atera dudan argazki honetan ikus daiteke tarte hori:
http://www.argazkiak.org/photo/bidebarrieta-kalea-eibar/  Bestealdean
itxita ere baina tarte zabalagoa dago, egunen batean irekiko dute,
fotomontaia honetan dagoen bezala (?)
http://www.flickr.com/photos/eastigarraga/512042717/

Orain ez dakit, baina Bidebarrieta 10etik behera etxe askok zuten
peoratik atzeko aldera - hau da ortuetara eta aipatutako bistaeder
aldaparara -, pasua eginda.
Bidebarrietan kalearen alturan sartzen zinen peoran eta atzeko aldera
lehen edo bigarren pisuaren tartean zegoen ate batetik  (kalearen
alturaren arabera) ateratzen zinan ortuetara
Ate horiek zabalik zeuden, eta jendeak libre erabiltzen zituen, ordu
jakin bat arte: gaueko 20:00ak edo 22.00ak, segun.
Oraindik geratzen dira ortu batzuk, baina Bista ederretik eta Aranetik
jaisten dira bertara.

Kalbetoi kalean berdin gertatzen zen. Gaur egun Koskor taberna dagoen
etxean gogoratzen dut horrelako pasoa zeukala zabalik,  eta gora eta
behera jolasean ibiltzen ginen. ("ultramarinos" denda bat zegoen etxe
horretan). Isasi kalean berdin, suposatzen dut kale gehiagotan zeudela
horrelako peorak, jolasean eta korrikan ibiltzeko aproposak.

Bidebarrieta kalean ortuetara eta kale horretara ematen zuten, eta
pasua zegoen gaur egungo 10 zenbakitik, Artamendineko etxetik, 12tik,
Jatsu bizi den Muñoanekoa etxeetatik, 14 eta 16,  18tik, Abarkeruen
etxetik, 20a, ...  Eta berdin, baina apur bat gora eginda beherago
dauden, Errementerixan etxetik, 28a.  Txintxurretan etxetik, 30a,
Guardiazibilaren kuarteletik (san andres eskola), miloitxuanekotik,
...

1931n, primero de mayuan,  Bidebarrieta kaleari izena aldatu eta
militar baten izena ipini zioten: "Calle Galan".  Cadizen jaiotako
Capitán Fermín Galán. Jacan monarkiaren aurka sublebatutakoa eta gero
afusilatua.  Mundu guztiak Bidebarrieta esaten zion kaleari, baina
"Galan" izenarekin jarraitu zuen gerra amaittu arte.
Duela ez asko "papel secante" bat aurkitu nuen etxean, dendaren
propaganda zeukana eta sastrerixia Calle Galan-en zegoela zekarren

ala, beste baten gehiago :-)

eneko

> Nik pentsau, hik diñuana Mutiola edo izango dala, baiña ezin deuat seguro
> esan.
>
> O.
>
>
> Jatsuk:
> Aupa Oier galdera bat,
> Ni bidebarrixetan bizi naiz Muñoaneko edifiziuan baina Montekasino aldera
> ematen dabe leihuak, hor kale zahar bat dao, inon bukatzen ez dana baina
> elizarako norabideakin. Oindiokan barandilia be badaka, naiz eta jausita
> dauan. Zelan zekan izena kale honek?
> Google mapsen ere agertzen da zati bat:
>
> http://www.tagzania.com/pt/etxe-atzeko-kalia/
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to