2009/6/20 leire narbaiza arizmendi <[email protected]> > Hainbatek esan dau ziber-erraminttak ez detsela ezer aportau literaturari. > Badirudi oker dabizela, eta ezer aportau ordez esparru barrixak zabaltzen > diharduela, estilo barrixak. > Twitterren poesia idazten dabenik ba ei dago, beti be haiku estiluan. > Artikulo honetan topau dot:http://ttiki.com/4565 (frantsesez dago) > leire
Nik uste dot Twiterren eta mikroblogintzan testu interesgarri asko dagoela. Aforismoen tankerakoak, sarri. 160 karaktereko SMS formatua da luzera topea, baina jendeak ez du Asisko Urmeneta eta Kike Amonarrizek amestutako laburdura ezinezkoetara jotzen, argitasun zehatz batera baizik. Interesgarria da Markos Gimeno ermutarrak (Eibarren bizi dala esango nuke) Twiterren proposatutako #hitzokei jokoa, adibidez. https://twitter.com/#search?q=hitzokei Markos Twitterren: http://twitter.com/smuakr Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
