CodeSyntax tailerrak dira jardunalditxo batzuk antolatzen ditugunak
gure enpresaren egoitzan, Azitainen.
http://www.codesyntax.com/cs-tailerra
Hausnarketa, ikasketa...

Uztailak 8, asteazkena, izango da hurrengo hitzordua, 16.00etan.
Izenburu bikoitz honen inguruan antolatu dugu jardunaldi hau: "Zer
egin daiteke Sustaturekin? / Euskal blogintza pentsatu 2010eko
hamarkadarako"

Egitarau hau prestatu dugu arratsalderako:

    * Sustatu.com: blog, hedabide, edo ze demontre (nik neuk)

    * Mikroblogintza sozialaren erronka: Twitter, Tuenti eta Facebooke
eragina (Maite Goñi, Ordiziako Jakintza ikastola, IKTeroak,
Euskaljakintza)
    *
      Telebista pertsonal/taldekoak, edo hurrengo hamarkadako TB
mugikor eta distribuituak. (Gorka Julio Teketen; Elurnet, Arraytxiki)

    * Berbeta edo gogoeta partekatua

Azkenengo puntu hori... eztabaida irekia izan daiteke, brain-storming
bat... Itxi barik utziko dugu oraingoz.

Ekitaldi irekia izango da, doakoa noski, baina izena ematea
ezinbestekoa da eta horretarako mesedez bete formulario hau:
http://www.codesyntax.com/cs-tailerra/cs-tailerra-sustatu/izen-emate-formularioa

animatu eibarnautak!
Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to