aupa

dakizuen bezala, Eibartarrak zerrendan ez da erabiltzaile anonimorik
onartzen. Horregatik, batek apuntatzeko eskaera egiten duenean bere
burua aurkezteko eskatzen zaio.

Kontua da, behin aurkeztuta arren ere... gero ere (hurrengo egunean,
edo hurrengo urtean, edo apuntatzen diren berriek ikus dezaten norekin
ari diren) komeni dela jakitea norekin ari garen.

Gai honekin eman izan dut tabarra, adibidez, Ego-Ibarra izenarekin
parte hartzen zuen lagun baten kasuan... hori ez dela izena,
Ego-Ibarra instituzio bat dela, eta hemen pertsonen artean
dihardugula. Moskeantea dela Ego-Ibarrak erantzuten dizunean, ez
baitakizu nork erantzuten dizun benetan...

Jendearen mezua identifikatzeko, bi modu egon ohi dira:

1. edo gure e-posta enkabezamenduan jartzen du nor den

2. edo mezuan, amaieran edo, sinatzen dugu.

Horregatik eskatuko nizuke Jokin, bietako bat:

1. enkabezamenduan hau barik izen deiturak jarri: (<---norman--->
<[email protected]>:(...)

2. Edo sinaduran izen-deiturak jarri, hau baino zehatzago ahal bada
behintzat: ( JKN )

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to