Guregipuzkoa.net berri horretan argazki altxor ederra dago. Kajoitxuren bi
hauekin zalantzekin nabil eta ea inork laguntzerik duen.

http://www.guregipuzkoa.net/photo/3816/
http://www.guregipuzkoa.net/photo/3817/

Nire ustez bigarren argazkia alderantziz dago jarrita, alegia, toki berean
egindakoak direla, baina bigarren horretan negatiboa kontrako aldetik jarri
dutela. Txistularien eskuengatik iruditzen zait hori, ohikoa denaren aurkako
eskuekin ari delako txistua eta danbolina jotzen. Baina, lekua
identifikatzeko gai zaretenok lagun dezakezue akaso. Eibar, Untzaga plazaren
traza hartzen diot nik eta hori konfirmatu dezakeen inor?

Eskerrikasko,
oier.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to