2009/7/14 Josu Mendicute <[email protected]>: > Begirada bat 10 urtera... zer da Errebalen inauguratuko dena, Eneko??
Ez dakit, baina errealitate birtualak azken urteetan hartu duen indarra ikusirik eta etorkizunari begira aurreikusten zaizkion posibilitateak kontutan izanda, agian 2019 urte horretarako merkataritza zentro birtualen bat inauguratu daiteke. Baina horrek ez du esan nahi arazo legalak guztiz ekidingo direnik. Izan ere, azken boladan Washington-eko Gorte Gorenari errealitate birtualaren jabetasunaren inguruan galderak ailegatzen ari zaizkio, eta noski, sor daitezkeen arazoen inguruan. Esate baterako: gure ondasun, toki edo avatar birtualen jabe gara benetan? Ez dago batere argi. Hortara, eta Errebal eta 2009ra bueltatuz, lur sail edo orube eraikigarriaren jabe gara? Ba hori. Baina, 2110 urteari begira ari ginen, ezta? Ordurako, agian giza geneak sortaraziko duen abeletxea Errebalen? :-) eneko > Eneko Astigarraga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen > (2009 uztaila 14 14:52): >> >> > 2110garren urtean Eibar modernoko ze argazki izango >> > litzateke >> > polita eta adierazgarria ene zerrendakideon ustez? >> >> uhmm, >> >> Martitz planetako eibartarren koloniarekin zuzeneko lehen konexio >> birtualaren une historikoa? >> >> Independentzia deklarazioaren aldarrikapena Udaletxeko balkoitik? >> >> Errebal Center merkataritza gune harrigarriaren inaugurazioa? >> >> ... >> >> eneko _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
