Egia esan behar dut, ez dakit nola bainan foroko komentariorekin burura
etorri jatan, ¿Nola ikusiko gaituzte guri (gaurko Eibartarroi) hemendik
100 urtera?, ¿zertaz arro egongo dira?, ¿Eibarko ze eraikin, zirrikito,
zulo edo zerrek adieraziko dien gure gaurko zena?. Aintzinako Eibarrenak
nabariak dira, badugu esaldi bat gaztelaniaz "Eibar donde el trabajo es
arte", baino guria, gaurkoa, ¿zein ote da irudi hori? galdetzen nion
neure buruari, eta foroan nolabait ene buruko galdera guzti hoiek
galdera baten bidez atera ditut.
Nik ez dut horrela irudi garbirk, beharbada corteingeles berria izango
da, bainan ez naiz ziur.
Beste modu batera, udaletxeak aterata, oso idea ona, badira foileto
batzu hizkuntza desberdinetan (ingelesa, frantsesa, gaztelaina,
euskera). Bertan udaletxea, damaskinatua, arma museoa eta horrelako
"eibarko argazkiak" ikusten dira, "argazki horiek" nolabait aintzinako
Eibar adierazten dabe, historia. Idea hau ere bueltan ibiliko zitzaidan
buruan seguraski.
Luistxok bat oso ona atera du, esango nuke nahiko zaharra dela ere,
hiriaren transizio garaikoa (egitura aldetik), ala ta guztiz irudi on
bat begitatzen jata gerorako.
Gehiagorik bai inork?.

Ramon

> - Txontako autopistaren zubiaren eraikuntza
> Injinerutza obra flipante bat da, V zubi hori... Taller-bizilekuz
> jositako auzo bitxi hori azpian, obra inposiblea gure orografian...

Hasieran bi zutabe elkartuta eraiki zituzten (II) eta gero pixkanaka,
zentimetroka, goiko aldea zabaltzen eta separatzen joan ziren (V)
lortu arte.
Flipantea bai. Egunero joaten zen jendea zutabeak zenbat zabaltzen
ziren ikustera.

Azitaingo zubia eraikitzea ere flipantea izan zen guretzat, La Salle
eskolako leihoetatik ikusten genuen zubia erraldoia pixkanaka
eraikitzen. Irakasleei kasu egin beharrean, urteetan zubiko obren
martxa ikusten eta kontrolatzen :-)

eneko
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
[email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

__________ Información de NOD32, revisión 4244 (20090715) __________

Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
http://www.nod32.com


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to