Ba bai, dexente berba eitten ari da horren gañian, ondo dau gaixa atara dozula.
> 1. Hainbesterako igo da bandalismoa Eibarren? Bueno, ikusitta Erisonoko plana, Txontakua, Errebalekua... Bai, bandalismua igo da lepo, baña ez dot uste adin txikikuen kontua danik hori. Bandalismo hitza oso desegokixa izan leike. Igual lapurreta gehixau dau, baña galdera betikua da: Gehixau dau edo gehixau eitten da berba? Nik ez neuke jakingo esaten, baña dana dala, jendian egoera ekonomikua ikusitta uste dot laster biderkatu ingo dirala... > 2. Udalak "hona ez ekarri" esaten du, baina: zer da Aldundiak egin > beharko lukeena? Bueno, ziur aski fondoko arazuari eusten ez jakon bittartian (gure antolaketa ekonomiko marabilloso hoenk dakarren desigualdadia eta horren arira emoten dan bazterketia) ba erantzun guztixak izango dira desegokixak, edo behintzat eskasak. > 3. Kezkatuta nago honen harira ematen ari diren komentario razista eta > xenofoboekin... batez ere DVko notizien iruzkin anonimoetan. Ba horrek ez nau ez harritzen, batere, baina bat nator zurekin, larrittu bai larritzen nau. Baña horrek ez daka zerikusixa bakarrik jendartiakin, era berian instituziñuetatik eskaintzen dan arrazakeri legala egon badau, extranjeria legiak kasu. Hau topau neban hereneun Madrileko egunkari baten: http://www.diagonalperiodico.net/Inmigrantes-chivos-expiatorios-de.html Ez da ezebe barrixa baña ondo dau egunkari batzuek behintzat gaixa holan enfokatzia. Jokin _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
