Ramonek: >Ipinita zegoen katean, notiziak, eta nik iru aurrenak entzun nituanak, bi >biolaxiño 13-15 urteko adineko mutilen eskutik, eta irugarrena neskato baten >hilketari buruzkoa,
Zergaitik ez zai lege terrosita aplikatzen gordin gordinik Parot doktrina eta guzti, hauiei ezer gutxi gertatzen zaiela iruditzen zait. Eta ez dut somatzen hakako gaitzezteko joerarik ere, hemen partidoen legedia ere aplikatuko neuke zorrotz. Ramon, zuri moduan niri horrelako ekintzek dardara ikaragarria eragiten didate. Duela denbora bat adin txikiko batzuk egindako delitu bateko deklarazioetan egon nintzen, eta han geunden abokatu guztiak izututa geratu ginen adin txikikoek erakusten zuten jarrerarekin, ez zeukaten gaizki egindakoaren inolako kontzientziarik, hotz-hotzean delitua kontatzen zuten tabakoa erostera joan zena moduan. Jarrera hori primeran deskribatzen zuen hori atzo A. Lertxundik bere zutabean. Ez daukat horrelako delituen kontrako irtenbiderik, baina argi samar daukat soluzioa ez dela umeak bizi guztirako kartzelan sartzea edo terroristatzat hartzea. Elena
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
