http://sustatu.com editatzen ere badut lan apur bat eta... oraintxe iragarri dugu: Cory Doctorow Donostian, euskal blogariekin topaketa batean... http://sustatu.com/1248098837
GFAk ekarri behar du Gipuzkoa 2.0 delakoa aurkeztera... eta behin guru baten katxea ordainduta, arratsaldea aprobetxatzeko, guri esan ziguten ea topaketa bat antolatuko genueen blogari euskaldunekin. Gure izena agertzearen ohoreagatik... hori da gure katxe partikularra, ez gehiago. Plaza mugatuak egiteko esan digu GFAk, eta hortaz, hor apuntatzen direnak ( http://sustatu.com/1248098837 orrian dago formularioa) ikusiko dugu zenbat diren, baina numerus clausus bat egin beharko da agian. Baina nolanahi ere, blogosfera euskaldunaren ikuspuntutik antolatuko genuela esan genien guk GFAri, eta hortaz, deialdi irekia izateaz gain, batzuei gonbidapen zuzena egin behar zaie, ziurtatu lekua VIP gisara edo... Euskarazko lehen blog komunitatek, oraintsu 5 urte bete duen Eibar.org-eko honek, izan beharko du tokirik bertan, ezta? Ba animatu, eta eman izena hemendik: http://sustatu.com/1248098837 Eskerrik asko Luistxo Fernandez, Sustatu.com _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
