Ez ba, Ibanek ez dauka gauza askoz gehixago esateko.

Komentatzen egon giñan sariak, eta bereziki eibartarrak zerrendak, lagunak
egitteko balio izan doskula. Nere lagun onenak ez dira sare bidez egin
dittudanak, baiña ukatu eziñekua da sariaren bidez be lagungiro politta
lortu leikela.

Oin, lagun izate hori sarerako laga bakarrik? Bakoitzak ikusiko dau, baiña
neri gustatzen jatana da saria lagungarri izatia gero zerbeza baten
aitzakixan lagunekin honen edo haren gaiñeko berbaldi bat egitteko. Hau da,
gustatzen jata sareko harremanak jarraipena daukala ikustia izan ospakizun
bat edo dana dalakua.

Baiña zenbat aldiz ikusten dittut nik zerrendakide asko? ba sarauren baten.
Eta nere bizitzan sarauak ez dira horrenbeste be... Beraz, antolatu egin
biharko dogu bat. :-)

Oin, hasi saria lagungarri dala frogatzen eta jarri: egunak, afari edo
bazkarixa dan, nun egingo dogun, postria zeinek egingo daben, gatzaturik bai
edo ez... Gaiñera ez daukagu Gipuzkoa erdi gonbidatu biharrik pintxuak duan
jatera. Menutxo batekin konformatzen gazen jendia gare hemen, nik dakidala.
Foko gutxiagorekin be konponduko gara eta hain bero ez dagon txokoren bat
egongo da Eibarren lurpian izan arren be. :-)

Iban



Elena Laka<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko uztren
29a 16:24):

>  Leirek:
>
> >Hori da! Ez dogu ospatu! Orduan zeozer egin bihar zala deliberatu dogu.
> Zer? Ez zeskun astirik emon biribiltzeko, baiña zeozer bai. Deskonstruiduta?
> Deshitzaldixa? Konforme! Baiña Beers ekin!!
> Igual Ibanek badaka gauza gehixa esateko.
>
> Iban, pronuntzia hadi eta atera itzak gure buru lausotuak ezjakintasunaren
> eremutik.
>
> Elna
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to