Gaur Orbeara gerturatu naiz ea informaziorik lortzen nuen...

Transkribitzera noa ahaztu baino lehen, ze, tira, hiru folleto eman
dizkit, baina horietan ez dator datu zipitzik niri harrerakoak ahoz
eman didan informaziotik.

Orbeako igerilekua, bi ei daude, bata txipli-txapla umeekin egoteko
modukoa, bestea igeri egitekoa. Uste dut hori esan didala. Edozein
modutan ez folletoetan ez www.eibarkirola.com webean ez harreran ez
dago instalazioen argazkirik, asike sinistu egin behar.

Igerilekua, 5.50 euro kostatzen da.

Spa delakoa aparte da. 16 euro kostatzen da.

Spa eta igerilekua, biak egin nahi izanez gero, bi sarrera, ez dago
deskuentorik.

Spa-n 8 urtetik aurrerakoak sar daitezke, baina nagusi bat ondoan
dutela. Hori bai, saunara ezin txikirik sartu 16 urte bete arte.

Abuztuan Orbean goizeko ordutegia bakarrik, 8.00 - 15.00, igandean
salbu (itxita), baina kartel bat ikusi dut zerbait itxita zegoela hiru
egunez aste honetan, ez dakit spa, igerilekua edo dena batera.
Telefonoa, badaezpada, Tlf.: 943 030 025

Kirol Patronatuko abonuak ateraz gero, igerilekua doan da, baina spa
12 euro, asike aurrerapen handia ere ez da. Abonu horien folleto bat
eman didate prezio bariedade mordo batekin, eta esan dit orain hartuz
gero, abendura arte dela, prezio erdian. Ez da negozio ona, ze ez da
urte erdia geratzen dena, ezta? abuztua 8. hilabetea da!

Norbaitek aipatu zidan bono batzuk ote zeuden spa-rako...  10 txartel
erosi merketatuta edo holako zeozer. Baina horren berri ez dit eman
harrerakoak, follletoetan ez dator, eta niri ahaztu egin zait
galdetzea.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to