Duela aste batzuk kontsultatu nuen zerrendan, ea Harry Potter amaitutakoan zerekin jarraitu umeekin, Stieg Larsson ala ze... Erantzun batzuk izan ziren, eskerrik asko.
http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/26120/ Azkenean, Hobbitta irakurtzen hasi gara. Aukera ona dirudi. Eta Stieg Larssonekin, aita. Millennium sortako lehen liburua, neure anaia nagusiek maiorazgoko ordenean eduki ostean etorri da neure eskuetara. Lehena deboratuta, bigarrenaren zain egon behar nuen anaien eskuetan dagoelako jarraipena, baina Torrentetatik jaitsi ditut 2. eta 3. liburuak... (1.a ere bai, egia esanda). Ez da irakurketarik erosoena, baina tira, nire lehen liburu elektronikoarekin dihardut, Millennium sortako bigarrenarekin. Word dokumentu gisa jaitsi ziren liburuok (gaztelaniaz). PDF bihurtutua erosoago irakurtzen direlakoan nago, eta konbertitu ditut. Inork nahi balu alerik, pribatuan eskatu mesedez. Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
