Duela aste batzuk komentatu nuen Ap-1 autopista Gasteiztik hartzea ze zaila den...
http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/26049/ Erantzunetan zentratu ginen Gasteizko seinalizazioak okerrak direlako kontuan. Hala izango da, baina autopista horrek badu beste arazo bat, eta Espainia-Frantzia ardatzeko trafikoa hortik bideratu nahi bada, huts egiten du nabarmen. Norabide batean, bale, baina bestean huts. Iparraldeko muturrean, Eibarren hasten den mutur honetan, ondo seinalizatuta dago autopista orain. Akaso aurretik ez du abisu berezirik, baina Maltzagan jarritako bi kartel berriak, A.8-tik zatozela, ezin argiagoak dira. Ikusiko zenituzten MADRID > ALGECIRAS > elebidunak, arabieraz ere bai. Ez dago perdidarik, hara beheraino ez bazoaz edo afrikarra ez bazara ere, hegoaldera jiratzeko lekua hori dela argi geratzen da. Akaso kartel berean Gasteiz eta Burgos jartzea ez legoke gaizki, baina tira, bego. Hortaz, hartu ramala A8tik Eibarren, eta bazoaz AP-1etik behera, hegoalderantz. Suposatzen dut Europako etorkin askoren oporretan Maltzagako seinale horrek AP-1era bideratu dituela, joaterakoan. Beste muturrean egiten du kale, ostera, AP-1 horrek. Araba partean. Hemen Maltzagan autopista A8tik abiatzen den bezala, espero zitekeen AP-1eko hegoaldeko muturrean N1ekin egingo zuela bat. Baina ez, AP-1 Arabako patata-soroetan amaitzen da, bi muturretan edo, bata Miñao inguruan, bestea Foronda inguruan, baina N-1era iristeko lauzpabost kilometro eskas bietan... Rotondak, beste karretera batzuekin bategiteak, jiro pare bat atento egotekoak... Holako ibilbide absurdo pare bat geratzen dira Miñao eta Forondatik berriz Madrilerako bidea hartzeko. Ez dago, gainera, Madrid-Algeciras kartel elebidunik, baina, tira... topatu leikie bidea nolabait aurrera eginda. Baina kontrako norabidean ez. Hor bai ezetz. Gaztelara laneko txango bat tokatu joan den astean, eta konprobatu nuen. Burgos partetik bazatoz... puff, edo Bilbora jarraitzen duzu Armiñon parte horretan autopistatik (ap-68) edo Donostia bi seinale desberdinekin markatzen zaituzten bideetatik zoaz... eta tira, N-1etik bazoaz (AP-1ekin bat egiteko, Armiñonen hartu beharreko lehen urratsa), ba ez da batere erraza Ap-1era desbideratzea Gasteiz inguruetatik, ez dago batere argi... Errazagoa da aurrera jo, eta Altsasuraino iristea. Deba bailarako biztanleak izan ezik, inor gutxi konturatzen da hor beste bide motzago bat dagoenik. Ap-1etik dabilen batek baino gehiagok komentatu dut, hego-ipar norabidean ze gutxi dabiltzan. Ez da harritzekoa. Oso zaila da ap-1 aurkitzea Arabako lautada horietan... Itzulera operazioa egiten denean, Algecirastik datozenetatik, oso gutxi sartuko dira AP-1-n. Ez dute topatuko. Ez da, ia seguru nago, trafiko plusik egongo autopista horretan iparralderako norabidean abuztu amaieran. Joaterakoan, Maltzagan argi samar dagoena, bueltarakoan topatzen ez dute asmatuko. Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
