Bai, uste dot arrazoia dozula. Hego aldetik etorrita bideak, N-1ek,
Iruñearuntz segitzeko bultzatzen zaittu. A-1 hori hartzeko berriz gutxienez
horren bila juan behar, eta Euskal Herrittik kanpo oso gutxik ezagutuko
dabe, eta gainera urteetako eta urteetako usadioaren poderioz normala betiko
errepidetik juatia.
Zeozer pentsau beharko dabe, baina badirudi hori ez dala laster izango.
i
----- Original Message -----
From: "Luistxo Fernandez" <[email protected]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Tuesday, August 11, 2009 11:01 AM
Subject: [eibar] Algeciras-era eta buelta ap-1etik
Duela aste batzuk komentatu nuen Ap-1 autopista Gasteiztik hartzea ze
zaila den...
http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/26049/
Erantzunetan zentratu ginen Gasteizko seinalizazioak okerrak direlako
kontuan. Hala izango da, baina autopista horrek badu beste arazo bat,
eta Espainia-Frantzia ardatzeko trafikoa hortik bideratu nahi bada,
huts egiten du nabarmen.
Norabide batean, bale, baina bestean huts.
Iparraldeko muturrean, Eibarren hasten den mutur honetan, ondo
seinalizatuta dago autopista orain. Akaso aurretik ez du abisu
berezirik, baina Maltzagan jarritako bi kartel berriak, A.8-tik
zatozela, ezin argiagoak dira. Ikusiko zenituzten MADRID > ALGECIRAS >
elebidunak, arabieraz ere bai. Ez dago perdidarik, hara beheraino ez
bazoaz edo afrikarra ez bazara ere, hegoaldera jiratzeko lekua hori
dela argi geratzen da. Akaso kartel berean Gasteiz eta Burgos jartzea
ez legoke gaizki, baina tira, bego. Hortaz, hartu ramala A8tik
Eibarren, eta bazoaz AP-1etik behera, hegoalderantz.
Suposatzen dut Europako etorkin askoren oporretan Maltzagako seinale
horrek AP-1era bideratu dituela, joaterakoan.
Beste muturrean egiten du kale, ostera, AP-1 horrek. Araba partean.
Hemen Maltzagan autopista A8tik abiatzen den bezala, espero zitekeen
AP-1eko hegoaldeko muturrean N1ekin egingo zuela bat. Baina ez, AP-1
Arabako patata-soroetan amaitzen da, bi muturretan edo, bata Miñao
inguruan, bestea Foronda inguruan, baina N-1era iristeko lauzpabost
kilometro eskas bietan... Rotondak, beste karretera batzuekin
bategiteak, jiro pare bat atento egotekoak... Holako ibilbide absurdo
pare bat geratzen dira Miñao eta Forondatik berriz Madrilerako bidea
hartzeko. Ez dago, gainera, Madrid-Algeciras kartel elebidunik, baina,
tira... topatu leikie bidea nolabait aurrera eginda.
Baina kontrako norabidean ez. Hor bai ezetz. Gaztelara laneko txango
bat tokatu joan den astean, eta konprobatu nuen. Burgos partetik
bazatoz... puff, edo Bilbora jarraitzen duzu Armiñon parte horretan
autopistatik (ap-68) edo Donostia bi seinale desberdinekin markatzen
zaituzten bideetatik zoaz... eta tira, N-1etik bazoaz (AP-1ekin bat
egiteko, Armiñonen hartu beharreko lehen urratsa), ba ez da batere
erraza Ap-1era desbideratzea Gasteiz inguruetatik, ez dago batere
argi... Errazagoa da aurrera jo, eta Altsasuraino iristea. Deba
bailarako biztanleak izan ezik, inor gutxi konturatzen da hor beste
bide motzago bat dagoenik.
Ap-1etik dabilen batek baino gehiagok komentatu dut, hego-ipar
norabidean ze gutxi dabiltzan. Ez da harritzekoa. Oso zaila da ap-1
aurkitzea Arabako lautada horietan... Itzulera operazioa egiten
denean, Algecirastik datozenetatik, oso gutxi sartuko dira AP-1-n. Ez
dute topatuko. Ez da, ia seguru nago, trafiko plusik egongo autopista
horretan iparralderako norabidean abuztu amaieran. Joaterakoan,
Maltzagan argi samar dagoena, bueltarakoan topatzen ez dute asmatuko.
Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.