Hiru-lau aste izango dira denda txinatar batera juan ginala. Umientzako ipuinak edo ariketa liburuak erosi gura genittuen. Sartu eta, beitten ginala, hango semiak, sei bat urtekua, preguntau zeskun ia zer gura genduan, euskaraz. Azaldu gentsan eta ipuinak zeguazen tokira eruan ginttun. Hori bere txokua zan, ta, saltzeko baziran be, berak bere ipuintzat jotzen zittun han bildutakuak. Txukun-txukun zittun, ezin hobeto ordenatuta, eta berak kontatu zoskun zer zeguan, ze bildumak, zeintzuk ziren hobiak... Dana oso euskara txukunian.

Gure umeen ezaguna zan, ikastola berean zebilelako, gela diferentetan edade diferentekuak ziralako, baina bazeken elkarren barri. Neri preguntau esten ia ez ete neban ezagutzen, ia ez nekan fitxatuta, eta ez, ez neukan akorduan. Gero konturatu nintzan ezetz, baina baietz. Ikusita nittuen arpegi txinatarreko umiak, baina besterik barik pentsatzen neban adoptatuak izango zirala, ez nintzen konturatu guraso txinatarrenak be izan zeikeazela, kasu honetan zan legez.

Bukatutakuan gure txikixenak, sinple-sinple, preguntatu zetsan "eta zu txinatarra zara?" Eta berak: "bai, txinatarra naiz". Eta nik: "bai, txinatarra baina euskalduna", eta dendako umiak barrezka: "bai, txinatar euskalduna! ja, ja, ja, ja.!"

   it


----- Original Message ----- From: "Luistxo Fernandez" <[email protected]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Tuesday, August 11, 2009 11:24 AM
Subject: Re: [eibar] Argentinoa, baina euskalduna edo espainiarra?


Kontu honekin zerikusia izan leiken gauza bat, Mikel Irizarren artikulu batean.
http://goiena.net/blogak/piperrautsa/ilargia-eta-harria

------
"Adibide bat, azaltzeko Katalunian latinoen hizkuntza hautuan nola
txerta daitekeen komenentziaren ideia. Gaztelaniara bultzatzen dituzte
katalanaren aurkakoek, hizkuntza komunaren diskurtsoarekin. Katalan
zaleek buelta eman diote argudioari: “Gaztelaniaz, beti izango zara
haientzat sudaca bat. Aldiz, guretzat, parles català, ets català.
Komeni zaizu katalana” "
------------

Latinoak dioenean, hispano-amerikanoak-edo izango dira, diot nik.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to