Aditz baten erabileran alderik baldin badago gure aittitta-amama eta gu
ilobon artian hori "erabili" aditza da. Nahi ta nahi ez, gaztiok "erabili"
aditza erdararen "utilizar, manejar" horren pareko moduan erabiltzen dogu, eta
bestelako adierak alboratu egin dittugu, gehixenbat, nire ustez, ez dakatelako
erdararen pareko garbirik, erdaraz nahiko gauza definitzengaitza dalako.
Gainera, euskal hiztegixetan ez dot nik ikusi erantzun onik, garbirik.
Ikusizuez ondorengo adibidiak, Toribio Etxebarriari hartuta dagoz, "Eibarko
euskara" liburuan (Saratsuak eta Agirrebeinak ezagutzen dabela uste dot).
Maisua beti maisu:
- "auzuak be konturatu ziran erebixen tratuagaz" (los tratos "en los que
andaban/que manejaban" edo esango zan erdaraz). Esaldi hori euskaldun gaztiok
oindikan esango genduan.
- "zein da horrelako zaratia darabixana?" ("el que saca ese ruido"). Euskaldun
gaztiok euskarazko esaldi hori ez gendun esango inundik inora. Eta zaratia,
berez, egixa da, ez da "etaratzen"
- "Amets zoragarrixa nerabixan" (tenía un sueño magnífico). Gutako zenbatek
esango genduan ametsak darabiguzela? Serafinek igual? Adiera horretan guretako
desaparezidu da.
- "Ez nozu gehixago talaixan erabilliko!" (no me tendrás espiando/en la
atalaya). Horretarako be ez gendun erabiliko, halako "ez nozu gehixago
izango..." esango genduan.
- "zer demonio erebixan arrainakingo jardunian" (que ostias se andaba con el
pez) "Zer ostias/demonio ZEBILEN .." edo esango genduan.
- "ikusirik andrazko batek zer erebixen (berdin, "que se andaban"), "zertan
zebixen" edo esango genduan.
Nire ondorixua da "utilizar", "manejar" adiera horrez gain, gutxienez beste
hauEk izan behar zittuela, eta zati haundi-haundi batean galdu egin dittuela:
.- "llevar (asuntos, gauza ez materialak?)" eta Labayru hiztegiak jasotzen
dabenez fisikoki be bai: "Nik karneta beti erabilten dot aldian"
.- "sacar (ruido, gauza ez materialak?, azken batian zarata atera, atera,
ez da pala batekin ataratzen)
.- "tener (un sueño/espiando, gauza ez materialak?)
.- "andarse en (asuntos, hau be kontu ez materialak, ez "andar kilometros".
Nire ondorixua zera da, "erabili" gauza materialetarako erabiltzen dala,
erdarazko manejar, utilizar horren pare; baina berez ere bada kontu ez
materialetarako, eta erdaraz hor ez dago aditz zehatzik horretarako, baizik eta
erabiltzen dala "llevar, traer, sacar, andar, andarse, ... " eta geuk,
euskaldun gaztiok, kalkoz, horretarako, "erabili" beharrean, "eroan, ekarri,
atera, ibili..." erabiltzeako joeria dogu.
Bai?
Imanol.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.