----- Original Message -----
From: "oier gorosabel larrañaga" <[email protected]>
To: "los ciberguays" <[email protected]>
Sent: Thursday, August 20, 2009 9:47 PM
Subject: [eibar] Er: "Erabili" aditza
. Zer darabizu, Imanoltxu. ¿Abuztuko basamortuan predikatzen? ;-)
- Bai ba! Nora juan zarie danok?
. Zentzua daka diñozunak.
- Baleike, baina bestion eritzixak jaso gura najittuen, besteak beste
hiria, bajaok hemen nik baino dexente gehixago dakixana, entzutia baino
nahixago juat berba egitten bajuek. Baina bueltan egon arte itxoin egin
beharko juagu.
. ¡Baiña blogian publikau, blogian! Hainbeste landutako gauzak posta
zerrendia baiño leku iraunkorragua merezi dabe.
- Pufff, nahixago juat bloga gai zihatz batzutarako erabili. Blog bazar
txinatarra... ez dok niretako. Halako tokitara sartzia be bastante kostau
jatan sartzia, baina oin sartzen nok. Gustatzen bajak, hiri edo beste
erozeini, erregalatzen jetsat post hori, hiretako, erozeinentzako. Baina
uste juat oindikan aberastu leikeela, Eibartzaiakuak datozanian?
i.
O.
Imanoltxuk:
Aditz baten erabileran alderik baldin badago gure aittitta-amama
eta gu ilobon artian hori "erabili" aditza da. Nahi ta nahi ez, gaztiok
"erabili" aditza erdararen "utilizar, manejar" horren pareko moduan
erabiltzen dogu, eta bestelako adierak alboratu egin dittugu,
gehixenbat, nire ustez, ez dakatelako erdararen pareko garbirik, erdaraz
nahiko gauza definitzengaitza dalako. Gainera, euskal hiztegixetan ez
dot nik ikusi erantzun onik, garbirik.
Ikusizuez ondorengo adibidiak, Toribio Etxebarriari hartuta dagoz,
"Eibarko euskara" liburuan (Saratsuak eta Agirrebeinak ezagutzen dabela
uste dot). Maisua beti maisu:
- "auzuak be konturatu ziran erebixen tratuagaz" (los tratos "en los que
andaban/que manejaban" edo esango zan erdaraz). Esaldi hori euskaldun
gaztiok oindikan esango genduan.
- "zein da horrelako zaratia darabixana?" ("el que saca ese ruido").
Euskaldun gaztiok euskarazko esaldi hori ez gendun esango inundik inora.
Eta zaratia, berez, egixa da, ez da "etaratzen"
- "Amets zoragarrixa nerabixan" (tenía un sueño magnífico). Gutako
zenbatek esango genduan ametsak darabiguzela? Serafinek igual? Adiera
horretan guretako desaparezidu da.
- "Ez nozu gehixago talaixan erabilliko!" (no me tendrás espiando/en la
atalaya). Horretarako be ez gendun erabiliko, halako "ez nozu gehixago
izango..." esango genduan.
- "zer demonio erebixan arrainakingo jardunian" (que ostias se andaba
con el pez) "Zer ostias/demonio ZEBILEN .." edo esango genduan.
- "ikusirik andrazko batek zer erebixen (berdin, "que se andaban"),
"zertan zebixen" edo esango genduan.
Nire ondorixua da "utilizar", "manejar" adiera horrez gain,
gutxienez beste hauEk izan behar zittuela, eta zati haundi-haundi batean
galdu egin dittuela:
.- "llevar (asuntos, gauza ez materialak?)" eta Labayru hiztegiak
jasotzen dabenez fisikoki be bai: "Nik karneta beti erabilten dot aldian"
.- "sacar (ruido, gauza ez materialak?, azken batian zarata atera,
atera, ez da pala batekin ataratzen)
.- "tener (un sueño/espiando, gauza ez materialak?)
.- "andarse en (asuntos, hau be kontu ez materialak, ez "andar
kilometros".
Nire ondorixua zera da, "erabili" gauza materialetarako erabiltzen
dala, erdarazko manejar, utilizar horren pare; baina berez ere bada
kontu ez materialetarako, eta erdaraz hor ez dago aditz zehatzik
horretarako, baizik eta erabiltzen dala "llevar, traer, sacar, andar,
andarse, ... " eta geuk, euskaldun gaztiok, kalkoz, horretarako,
"erabili" beharrean, "eroan, ekarri, atera, ibili..." erabiltzeako
joeria dogu.
Bai?
Imanol.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.