Gaur domeka Bilbora juan gara. Jaixak, egun eguzkitsua... inoz baino 
polittagua irudittu jata.

    Metroz juan eta Zazpi Kaletan urten dogu. Lurrazpittik burua atara eta, 
begibistakua, e.t.a.ko presuen fotografixak alderdi guztietatik. Harrittuta, 
eta neu legez, aitaginarreba, nerekin komentau dau eta.

    Komunikabidiak segiduta emoten dau Bilbon presoen argazkirik ez dala egon 
bihar, kenduta dagozala, emoten daben barrixa hori dalako, kendu egitten 
dabela; baina ez, guzurra da, guzur hutsa, ez dabelako esaten errealitatiaren 
beste alderdixa, kendu ahala dexente gehixago jarri dittuela.

    Ares ta Lopez jaunak lortu dabena horixe izan da, argazki gutxiago egon 
beharrian, argazki gehixago egotia, eta tirabira horretan egunero ezker 
abertzale tradizioanalari propaganda egittia.

    Baina horixe, egixa dana, komunikabidietan ez da azaltzen, Bilbotik pasau 
dogunok badakigu, baina bertaratu ez direnak, eta zenbat eta urrinago dagozanak 
gehixago, pentsatzen dabe Bilboko jaixetatik e.t.a.ko presoen fotografixak 
desagertu egin dirazela, eta psoeren arrakasta bat izan dala.

    Ala ba. Aurrera mutilak!. Zuek bai zuek! SuperLopezekin beti irabazi!

    i
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to