Ba bai, neu be egon nintzan Bilbon atzo, eta bai, Preso Politikoen Kolektiboko kideen argazki ugari zeuazen, formato ezberdinetan, batzuk paretetan pintauta, beste batzuk preso bakoitzan argazkixakin pegatetan, beste batzuk zintzilik soketan banderiñak bezala, beste pegata ugari konpartsa ezberdinetako kide presuekin... Bai, bai, lepo zeuazen. Ta seguraski egongo dira ,ba hori, preso politikuak dauzen heinian.
Komunikabidiek gai honen inguruan gezurra esaten dabela, noski. Euskal gatazka inguratzen daben edozein gairen gañian esaten dabe gehixenetan gezur ugari. Ni behintzat ez nau horrek harrituko. Baina meritu guztia ez daka ez Ares-ek, ez Lopez-ek ez eta PSOE-k. Pegata horrek jartzen hainbat eta hainbat pertsona egon diraz, kartel eta pankarta horrek zintzilikatzen, bebai. Horrek emoten detse propagandia eta indarra Ezker Abertzaliari. Ez beste inork. Eta ontxe boterean dauan alderdixak, lehen boterean zeuanak eitten zeban moduan, hori ezkutau eta bere garaipenak komunikabidien guzurrekin boroiltzen dauz, hori ez da barrixa. Jokin _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
