Ba, uda bukaeran zenbakiak argi egongo direla uste dut. Norbaitek
bulego ezkuturen batean ikusiko du norabide batean X auto pasatu
direla eta bestean 4 aldiz gehiago. Zenbaki horiek zerbaiterako
balioko ote dute, ala jeferen bati entregatu beharreko txosteneko
paperak "rellenatzeko" besterik ez?

Aupa oporretatik itzulera!

Gari

2009/8/12 Imanol Trebiño <[email protected]>:
>   Bai, uste dot arrazoia dozula. Hego aldetik etorrita bideak, N-1ek,
> Iruñearuntz segitzeko bultzatzen zaittu. A-1 hori hartzeko berriz gutxienez
> horren bila juan behar, eta Euskal Herrittik kanpo oso gutxik ezagutuko
> dabe, eta gainera urteetako eta urteetako usadioaren poderioz normala betiko
> errepidetik juatia.
>   Zeozer pentsau beharko dabe, baina badirudi hori ez dala laster izango.
>
>   i
>
>
> ----- Original Message ----- From: "Luistxo Fernandez" <[email protected]>
> To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
> Sent: Tuesday, August 11, 2009 11:01 AM
> Subject: [eibar] Algeciras-era eta buelta ap-1etik
>
>
> Duela aste batzuk komentatu nuen Ap-1 autopista Gasteiztik hartzea ze
> zaila den...
>
> http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/26049/
>
> Erantzunetan zentratu ginen Gasteizko seinalizazioak okerrak direlako
> kontuan. Hala izango da, baina autopista horrek badu beste arazo bat,
> eta Espainia-Frantzia ardatzeko trafikoa hortik bideratu nahi bada,
> huts egiten du nabarmen.
>
> Norabide batean, bale, baina bestean huts.
>
> Iparraldeko muturrean, Eibarren hasten den mutur honetan, ondo
> seinalizatuta dago autopista orain. Akaso aurretik ez du abisu
> berezirik, baina Maltzagan jarritako bi kartel berriak, A.8-tik
> zatozela, ezin argiagoak dira. Ikusiko zenituzten MADRID > ALGECIRAS >
> elebidunak, arabieraz ere bai. Ez dago perdidarik, hara beheraino ez
> bazoaz edo afrikarra ez bazara ere, hegoaldera jiratzeko lekua hori
> dela argi geratzen da. Akaso kartel berean Gasteiz eta Burgos jartzea
> ez legoke gaizki, baina tira, bego. Hortaz, hartu ramala A8tik
> Eibarren, eta bazoaz AP-1etik behera, hegoalderantz.
>
> Suposatzen dut Europako etorkin askoren oporretan Maltzagako seinale
> horrek AP-1era bideratu dituela, joaterakoan.
>
> Beste muturrean egiten du kale, ostera, AP-1 horrek. Araba partean.
> Hemen Maltzagan autopista A8tik abiatzen den bezala, espero zitekeen
> AP-1eko hegoaldeko muturrean N1ekin egingo zuela bat. Baina ez, AP-1
> Arabako patata-soroetan amaitzen da, bi muturretan edo, bata Miñao
> inguruan, bestea Foronda inguruan, baina N-1era iristeko lauzpabost
> kilometro eskas bietan... Rotondak, beste karretera batzuekin
> bategiteak, jiro pare bat atento egotekoak... Holako ibilbide absurdo
> pare bat geratzen dira Miñao eta Forondatik berriz Madrilerako bidea
> hartzeko. Ez dago, gainera, Madrid-Algeciras kartel elebidunik, baina,
> tira... topatu leikie bidea nolabait aurrera eginda.
>
> Baina kontrako norabidean ez. Hor bai ezetz. Gaztelara laneko txango
> bat tokatu joan den astean, eta konprobatu nuen. Burgos partetik
> bazatoz... puff, edo Bilbora jarraitzen duzu Armiñon parte horretan
> autopistatik (ap-68) edo Donostia bi seinale desberdinekin markatzen
> zaituzten bideetatik zoaz... eta tira, N-1etik bazoaz (AP-1ekin bat
> egiteko, Armiñonen hartu beharreko lehen urratsa), ba ez da batere
> erraza Ap-1era desbideratzea Gasteiz inguruetatik, ez dago batere
> argi... Errazagoa da aurrera jo, eta Altsasuraino iristea. Deba
> bailarako biztanleak izan ezik, inor gutxi konturatzen da hor beste
> bide motzago bat dagoenik.
>
> Ap-1etik dabilen batek baino gehiagok komentatu dut, hego-ipar
> norabidean ze gutxi dabiltzan. Ez da harritzekoa. Oso zaila da ap-1
> aurkitzea Arabako lautada horietan... Itzulera operazioa egiten
> denean, Algecirastik datozenetatik, oso gutxi sartuko dira AP-1-n. Ez
> dute topatuko. Ez da, ia seguru nago, trafiko plusik egongo autopista
> horretan iparralderako norabidean abuztu amaieran. Joaterakoan,
> Maltzagan argi samar dagoena, bueltarakoan topatzen ez dute asmatuko.
>
> Luistxo
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to