Ewrabili aditza euskaraz , nik dakidanez behintzat, gauza material edo
inmaterialarentzat berdien balio du,
Hau da berdin erabili leike erreminta bat esku artean edo ideia bat
buruan, lehen kasuan fisikoa, bigarrenian metafisikoa:
Kontuz eskuetan darabilkian goraiza hoiekin¡
Ideia bat darabalkit bueltaka buruan
Ramon
Aditz baten erabileran alderik baldin badago gure aittitta-amama eta
gu ilobon artian hori "erabili" aditza da. Nahi ta nahi ez, gaztiok
"erabili" aditza erdararen "utilizar, manejar" horren pareko moduan
erabiltzen dogu, eta bestelako adierak alboratu egin dittugu,
gehixenbat, nire ustez, ez dakatelako erdararen pareko garbirik, erdaraz
nahiko gauza definitzengaitza dalako. Gainera, euskal hiztegixetan ez
dot nik ikusi erantzun onik, garbirik.
Ikusizuez ondorengo adibidiak, Toribio Etxebarriari hartuta dagoz,
"Eibarko euskara" liburuan (Saratsuak eta Agirrebeinak ezagutzen dabela
uste dot). Maisua beti maisu:
- "auzuak be konturatu ziran erebixen tratuagaz" (los tratos "en los que
andaban/que manejaban" edo esango zan erdaraz). Esaldi hori euskaldun
gaztiok oindikan esango genduan.
- "zein da horrelako zaratia darabixana?" ("el que saca ese ruido").
Euskaldun gaztiok euskarazko esaldi hori ez gendun esango inundik inora.
Eta zaratia, berez, egixa da, ez da "etaratzen"
- "Amets zoragarrixa nerabixan" (tenía un sueño magnífico). Gutako
zenbatek esango genduan ametsak darabiguzela? Serafinek igual? Adiera
horretan guretako desaparezidu da.
- "Ez nozu gehixago talaixan erabilliko!" (no me tendrás espiando/en la
atalaya). Horretarako be ez gendun erabiliko, halako "ez nozu gehixago
izango..." esango genduan.
- "zer demonio erebixan arrainakingo jardunian" (que ostias se andaba
con el pez) "Zer ostias/demonio ZEBILEN .." edo esango genduan.
- "ikusirik andrazko batek zer erebixen (berdin, "que se andaban"),
"zertan zebixen" edo esango genduan.
Nire ondorixua da "utilizar", "manejar" adiera horrez gain,
gutxienez beste hauEk izan behar zittuela, eta zati haundi-haundi batean
galdu egin dittuela:
.- "llevar (asuntos, gauza ez materialak?)" eta Labayru hiztegiak
jasotzen dabenez fisikoki be bai: "Nik karneta beti erabilten dot
aldian"
.- "sacar (ruido, gauza ez materialak?, azken batian zarata atera,
atera, ez da pala batekin ataratzen)
.- "tener (un sueño/espiando, gauza ez materialak?)
.- "andarse en (asuntos, hau be kontu ez materialak, ez "andar
kilometros".
Nire ondorixua zera da, "erabili" gauza materialetarako erabiltzen
dala, erdarazko manejar, utilizar horren pare; baina berez ere bada
kontu ez materialetarako, eta erdaraz hor ez dago aditz zehatzik
horretarako, baizik eta erabiltzen dala "llevar, traer, sacar, andar,
andarse, ... " eta geuk, euskaldun gaztiok, kalkoz, horretarako,
"erabili" beharrean, "eroan, ekarri, atera, ibili..." erabiltzeako
joeria dogu.
Bai?
Imanol.
__________ Información de NOD32, revisión 4382 (20090830) __________
Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
http://www.nod32.com
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.