Justizia EAEn erabat erdalduna da, funtzionamendu guztia erdalduna da.
Duela gutxi hasi dira tramitezko idatzi batzuk elebidunak egiten.
Trebatzaile bat ere jarri dute epaitegi batzuetan, Eibarren behintzat bai.
Langile batzuk badakite euskaraz, eta hizkuntz perfila dutenek lehentasuna
dute lanpostua eskuratzeko.
Baina epaile eta idazkariek ez daukate euskaraz jakiteko obligaziorik, eta
oro har ez dakite, nahiz eta epaileentzako, plaza aukeratzerakoan, puntuak
ematen dituen euskara jakiteak.
Oso zaila da kalte osoa euskalduna topatzea (ofizialak, idazkaria, epailea,
abokatuak) eta beraz oso zaila da prozesu baten tramitazio osoa euskaraz
egitea. Euskaraz egitekotan, beti itzultzaileari deitu behar zaio, katearen
begi bati guztia itzul diezaion.
Gainera, eta hau iritzi subjetiboa da, itzulpenaren hartzaileak, ezjakinaren
apaltasuna erakutsi beharrean, beti agertzen du ez jakiteko obligazioa
duenaren harrokeria. Jarrera horrekin zaila da jendeak modu naturalean
prozesua euskaraz eskatzea.
Elena
----- Original Message -----
From: "Eneko Astigarraga" <[email protected]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Friday, September 04, 2009 7:10 AM
Subject: [eibar] Hizkuntz Politika eta Justizia
Justizian euskara ez erabiltzearen errua orain arteko hizkuntz
plangintzarena dela irakurri diot Justizia Sailburuordeari:
"..., las pegas no vendrán tanto de la Administración de la Justicia
como de la política lingüística',
Baina aurrerago: "el Gobierno está trabajando para que con el nuevo
modelo de oficina judicial 'podamos construir secciones que permitan
al ciudadano tener una respuesta, en la mayor parte de los casos, en
euskera para el procedimiento íntegro'."
Nire inpresioaren arabera, Justizian bestelako administrazio publikoan
baino gutxiago erabiltzen da euskara.
Non dago akatsa edo korapiloa? Hiritarretan?
"El viceconsejero consideró «altamente llamativo» que «teniendo un 85%
de escolares que estudian en euskera desde hace varios años, los
resultados en la práctica del bilingüismo en este país, -y por ende
también en la Administración de Justicia- sean tan escasos»."
http://noticias.terra.es/local/2009/0903/actualidad/finez-dice-que-la-cooficilidad-de-lenguas-no-se-lleva-a-la-practica-en-la-justicia-vasca-por-la-politica-linguistica.aspx
http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20090904/pvasco-espana/justicia-culpa-utilice-euskera-20090904.html
http://www.diariovasco.com/20090904/al-dia-sociedad/viceconsejero-justicia-culpa-hable-20090904.html
eneko
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.