Atzo eibarko jairik ederrena izan zan! Arrate eguna! Ikaragarri gustatzen
jata egun hau, gauza askongaittik.
atzo biharrian ibili eta gaero igo neban, ez nintan luzaruan egon, baiña
ezin faltau!
Baiña uste dot badagozela gauzatxo batzuk konpontzeko, udalan aldetik, eta
errezak dira.
Bostak aldera igo, eta orduantxe hasi zan dantza solte txapelketia
bertsonarixen ostian. Txosnak bertsolarixak kantatzen dabe bittartian ez
dake musikarik, baiña zelaittik, txosnetatik ez da entzutzen bertsolarixen
jarduna, mikruak ondo-ondorako baiño ez diralako. Zegaittik ez da
bertsolarixen jarduna zelai osora zabaltzen?

Dantzasolte txapelketia ostian. Nik neure eritxixa dakat txapelketa hórren
gaiñian, baiña ez da hori kejia. Ez dot esaten egin bihar danik. Baiña
zegaittik ez egin goizago? Lauretan, adibidez? Holan erromerixia goizago
jarri leike, zazpiretan hasi biharrian, seiretan hasteko. aspaldi baten
bostetan hasten zan, ez ahaztu hori.

Zegaitik hasi lehenago? Erromerixia edarra dalako benetan, eta zelaixa bete
egitten dabelako. Baiña  hillan 9xan danok lanera eta umiak eskolara.
denpora gitxi disfrutatzeko.
Beste alde batetik azken autobusa, oker ez banago 9retan izaten da. Hori
bai,  erromerixia 11 amaitzen da. Aukerarik ez daegoten garraio publikua
hartzeko. Eta kotxian juan ezkero Olabeko zelaixan argirik ez! Mobillan
argixa egitten, estroputz ez egitteko.
ezin leike autobusen bat beranduago jarri eta Olaben argiren bat?
Hori konponduta jaixa perfetua izango litzake!!
leire, arratezale
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to