Duela gutxi agertu zen prentsan Eibarko farolen erdiak amatatuko zituztela gabaz. Orain irakurri berri dut, goizeko 1.30etatik 5.30etara amatatuko dituztela eta horrela hilero 15.000 euro aurreztuko dituela Udalak, hau da, 180.000 euro urtero.
Momentu honetan kale eta edifizio publikoak argiztatzeak 50.000 euro kostatzen zaigu. Neri ondo iruditzen zait neurria, baina pena ematen dit neurri hau krisialdi garaian eta dirua aurrezteko besterik ez dela hartu. EFEren oharran 8 lerro daude neurria perspektiba ekonomikotik azalduta, eta azken lerroan, bederatzigarrenean, "También hemos querido dar este paso para favorecer la preservación del medio ambiente", ha añadido, puesto que la medida contribuirá "al ahorro energético y a la sostenibilidad". Koletilla hutsa da, argi dago. Baina tira, gaitzek onura batzuk ere badakartzate, ezta? :-) Larunbatetan eta jaietan neurria mantenduko ez dutela pentsatzen dut... eta esateko geratzen zaidana: ez nukeela ulertuko Barrena kalean farolak amatatu eta Udaletxearen fatxadak argiztuta jarraitzea. Argiztapen hori ere kenduko dutelakoan... josu.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
