¡Hara!

Han zuzen be, aspaldittik darabiltt buruan Lekeitioko Udalan argiztapen gastuen gaiñeko informaziñua jirau, eta razionalizaziñua eskatzeko.

Azken aldiko tendentzixa hori, monumentuak argi ultrapotentez iluminatzia... zorokerixia da neretako, alde guztietatik. Monumento bat edertziak, berez, ez dau justifikatzen hainbeste kalte.

Alde ekonomiko eta estetikuaz aparte (neretako pena haundixa da izarrak ezin ikustia), horrek eskatzen daben energia guztia mantentzeko, normala indar nuklearra aldarrikatzia. ¡Baitta...!

Kontsumua jaitsi egin bihar da, derrigor. Eta ez kontsumo gitxiko bonbillak erositta bakarrik; eskarixa jaitsitta baiño.

Pozten naiz Eibarko Udalan erabagixaz, baiña krisialdixan bakarrik baiño, permanente izatia bihar dogu. Eta monumentuetatik hasitta, jakiña.

O.



Josuk:
Duela gutxi agertu zen prentsan Eibarko farolen erdiak amatatuko zituztela
gabaz. Orain irakurri berri dut, goizeko 1.30etatik 5.30etara amatatuko
dituztela eta horrela hilero 15.000 euro aurreztuko dituela Udalak, hau da,
180.000 euro urtero.

Momentu honetan kale eta edifizio publikoak argiztatzeak 50.000 euro
kostatzen zaigu.

Neri ondo iruditzen zait neurria, baina pena ematen dit neurri hau krisialdi
garaian eta dirua aurrezteko besterik ez dela hartu. EFEren oharran 8 lerro
daude neurria perspektiba ekonomikotik azalduta, eta azken lerroan,
bederatzigarrenean, "También hemos querido dar este paso para favorecer la
preservación del medio ambiente", ha añadido, puesto que la medida
contribuirá "al ahorro energético y a la sostenibilidad".

Koletilla hutsa da, argi dago. Baina tira, gaitzek onura batzuk ere
badakartzate, ezta?  :-)

Larunbatetan eta jaietan neurria mantenduko ez dutela pentsatzen dut... eta
esateko geratzen zaidana: ez nukeela ulertuko Barrena kalean farolak amatatu
eta Udaletxearen fatxadak argiztuta jarraitzea. Argiztapen hori ere kenduko
dutelakoan...
josu.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to