2009/9/18 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>: > Hoaln zabaltzen badabe, argi dau ixildu ebala, ezta? > leire
Ez dut ulertzen asmo okerrak aurkitzeko intentzio hau. Callek (udaltzainen buruak) jakin badaki albistea medio guztietan aterako dela eta denetan esango dutela "en las obras del Corte Ingles de Eibar". Zein lojika dauka irrati lokal batean gaia ezkutatzen saiatzen ibiltzeak? Irrati hori entzuten dutenek ez dute telebistarik ikusten? Are gehiago, ez ote dute irrati horren albistegietan garbi esan Korteinglesaren obretan izan dela istripua? Zer da, botila baten kortxorarekin Titanic itsasontzia konpondu nahi duen tontoa? Callek esan badu "en una obra al final de la calle San Andres", izango da beti ematen dituelako horrelako datuak, zehaztu gabe, sistematikoki egingo duelako. Eta jarrera egokia iruditzen zait. Baina noski, nirea hipotesia da. Ez dut Calleren txostena sarri entzuten, eta ezin dut ziurtatu, baina arrazoi arrunten bila joan naiz. Orain esplikatu zuk nolako hipotesi konspiratzailea daukazun, nola nahi duen Callek El Corte Inglesen izen ona babestu mundu guztiaren aurrean, inork ez dezan jakin istripua han gertatu dela. Portzierto, parean bizi den norbaiti entzun diot langileak segurtasun baliabideekin dabiltzala lanean, kaskoak, arnesak eta abarrekoekin. Beste albisteren bat badu norbaitek? Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
