Gaur autobusez etorri naiz Bilbotik Gasteizera. Azekenetarikoak izan gara 
pasartzen eta, halabeharrez, atzian eseri behar. Abixatu eta orduantxe hasi da 
mutil bat telefonoz berbetan. Eeene! zer egin dau? ordu erdixa? ba 
hortxe-hortxe, boz altuaz eta demaseko  andereño doinuaz. Ni periodikua leitzen 
negoenez ez desta aparteko molestiarik sortu, baina nire andria bestelako 
entretenimendurik ez zakanez (ezin dau leidu autobusian) nahi ta nahi ez 
konektatuta egon behar izan dau hari horretara.

    Lehenengo horrek bukatutakuan bigarren bat hasi da. Emon desta itxoiten 
egon dala aurrenak bukatzeko berak lasai jardun ahal izateko. Eta bigarrena 
bukatu dabenian hirugarren batek ekin detsa telefonoari. Hiruen artian biaje 
osua.

    Bigarrena edo hirugarrena zeuazela momentu batian atzera beittu dot. Justu 
nire atzian, kontrako aldian, mutil bat zeguan, honek ez dau urrutizkinarik 
ikutu. Liburu bat jarri dau beluanen gainean mahaitxu baten modura, eta hauts 
hari mehe zuri bat egin dau gainian, bilete batekin tututxu bat egin eta 
sudurreratu dau. Ni ez nago akostunbratuta, kokaina zabaldu zanerako lagata 
nakan gabeko taberna giroa, desentrenatuta nago, nire sasaian erre egitten zan 
autobusetan, orain ez da erretzen.

    Zeinek esan eban liburuak ez ebela ezertarako balio??
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to