Ez dakit KTBk zenbat urtetan funtzionatu duen, 15 urte inguru izan direla esango nuke. KTB sortzen hasi zen garaian Fernando Muniozguren zenak bazituen dozena bat pos-tit idatziak eta banatuak Eeakittok egin zezakeen Eibarko Telebistaren inguruan. KTBren berri jakin zuenean argi ikusi zuen birentzat nekez izango zela tokirik eta zerbait egitekotan bi asmoak bateratzea izan beharko zuela. Egin zituzten bilera batzuk, baina KTBren sustatzaile ziren lau bazkideek garbi zuten telebista "komertziala" egin nahi zutela, hau da, iragarkietatik finantzatuko zena, eta horretarako gazteleraz egin beharra zegoela. Beraz, bere bidea egitea erabaki zuten.
Orain 3-4 urte DVk erosi omen zuen KTB, eta orain itxita dago. Nik urte guzti hauetan nahiko gutxitan ikusi ahal izan dut KTBren programazioa. Iluntzean, 20.00-21.00ak aldera ematen omen zuten beren albistegia eta eguerdian 14.00ak aldera errepikatu. Ez batean ez bestean ez nintzen etxean izaten telebista ikusteko moduan, beraz, ezin ikusi. Beti egiten zitzaidan arraroa zergatik ez ote zuten gehiagotan errepikatzen, apenas beste programaziorik zuten eta. Baina, urte guzti hauetan milaka aldiz ikusi ditut KTBko kamerariak batera eta bestera gauzak grabatzera joaten. Besteak beste gogoan dut Akarregi, pelotari handia izan zenare semea telebistaren arau guztiak hausten zituena (alegia, jende pilo bat behar dela telebista egiteko). "El hombre-oquesta" baino "El hombre-telebista" zen hura, kamera sorbaldan batera eta bestera grabazioak egin, elkarrizketak egin, bideoak montatu, bideoari ahotsa jarri eta albistegia ere berak aurkezten baitzuen! Orain badut kezka bat. 15 urte hauetan KTBk Eibarren grabatutako guztia Eibarko historia-audiobisualaren zati garrantzitsu bat da. Zer gertatu ote da irudi-artxibo horrekin? Inork ba al daki? oier. 2009/9/24 Andoni Azkarate <[email protected]> > KTB itxi dabe? Ezin geinke okupau eta aprobetxau gure emisora bat eitxeko? > jaja. > > 2009/9/24 Mikel Larreategi <[email protected]>: > > Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko iraren > > 24a 07:27): > >> 2009/9/24 Mikel Iturria <[email protected]>: > >>> Oso galdera erraza: tokiko telebistarik ez da jasotzen TDTn. > >>> > >>> Localiak (PRISA) itxi zituen ateak eta, diotenez, Vocentok > (Teledonosti, > >>> kapitalian behintzat) ixteko asmoa omen dauka ere. > >> > >> Bai. Eibarren jadanik KTB itxi dute uda aurretik. Entzun dudanez > >> Vocentorentzat telebista ez da lehentasuna orain. Lehentasuna Internet > >> da. > >> > >> Bestalde, Euskalteleko kablea eta beraien dekodetzaile digitala > >> baduzu, GoiTB ikusi dezakezu. > >> > > > > Eta Hamaika telebista ere bai orain dela pare bat hilebetetik. > > Joan zen astean beste bi aktibatu zituzten: 28 Kanala (Tolosa > > ingurukoa) eta Goierri Telebista. Atzo berriz Euskaltelen oinarrizko > > paketean datorren GipuzkoaTB (lehengo Localiaren antza dauka) eta > > Txingudi Telebista ere ikusten ziren. > > > > > > Mikel > > > > > > > > -- > > Mikel Larreategi > > http://eibar.org/blogak/erral/es > > _______________________________________________ > > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: > [email protected] > > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
