Egunon,
Eibartik aspaldixan pasau ez zarienondako, Arraguetan pastelerixa arabe,
marroki, tamazig (ez dakitt nola zuzentazunez deittu) bat zabaldu dabe,
Atlas deitzen da.
Lehengo Garate drogerixian lokalian dao, panaderixatik piskat gorao.
Pastak saltzen dabe. Hemengo pasten itxuria dakenak, hau da
txokolatiakin eta holan, S. Andsresen saltzen dabezenak moduan, ez dira
bereziki estraordinarixuak.
Hori bai, itxura exotikua dakenak oso onak dira, batzuk enpanadilla
itxurakuak, beste batzuk lazo itxurakuak frijiduta eta eztittan
sartuta....Badakizue almendra nahi beste ta badaoz batzuk kakahuetiakin
einda be...
Ez dakitt nortzuk diran dendakuak eta ez dezte ordaindu publizidadia
eiitiagaittik, baña imajiñatzen dotenez zerrenda honetan holako
goxokerixak gustauko jakuenik eongo dala...
Ah, 25€ kilua.
Ander Arroitajauregi
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.