wapa/wapo kuadrilla hori, gabon!
Uztaillian esan neban
moduan<http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/2009-July/017852.html>,
(ez dozue pentsauko ahaztuta neguanik, horraittiok!), tokatzen da afaritxo
bat egittia.
Ze euskaldun klase gara? Zerrendiak 10 urte bete, blog komunidadiak 5, eta
ez dogu 
faforik<http://www.eibarko-euskara.com/hiztegia.php?ek=xehe&zein=2879>egin?
Holan ez deskue iñoiz nazionalidaderik emongo :-)
Tira, gauza asko dagoz ospatezko/komentatzeko/ikasteko. Gariri ardau
dastaketia<http://eibar.org/blogak/teknosexua/archive/2009/09/15/zer-eskatu-behar-da-ardorik-gustatzen-ez-zaizunean>egin
bihar detsagu, Maitek umian barri emon bihar desku, Sustatuko gure
super-mega-hiper-txatxi kolaboraziñuetarako materixala jaso, neuk idea bat
botatzeko......
....Helduda garaia, herriak kanta dezalaaaaaaa....
Ziber-pueblo soberanuak afarixa egin bihar dau, ezta?
Hala, ba, martxan jarriko gara?
Afarixa baiño ez dogu egingo? Deshitzaldirik ez? Mikrojardunaldi batzuk? Ze
diñozue?
Nik bota dot
Leire, gogotsu
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to