Alakrana barkuaren inguruan, zer esanik ez, elkartasuna arrantzale eta familiekin, zer esanik ez.
Baina, Chacon ministrak dio "No se puede poner un militar en cada negocio en zona peligrosa" http://www.elmundo.es/elmundo/2009/10/05/espana/1254731253.html Nik ere hori pentsatzen dut. Gure inguruko itsaso guztiak arrain gabe utzi ditugu. Orain, munduaren beste puntara goaz hango arraina harrapatzera. Hori bai, "ur internazionaletan". ( Desberdinak ote dira Somaliako kostan eta ur internazionaletan ari diren hegaluzeak? ) Bestalde, munduko beste punta hartan egoera ez da gurean bezain egonkorra: gosea, gobernu diruzale, injustizia sozial izugarriak eta piratak. Horrek eragiten du egoera ez izatea hemengoa, hitz batean esateko: arriskutsua. Eta soldaduak bidali behar dira han jendea babesteko? Orain demagun Fagor Arrasate ari dela makina handi bat Irakeko enpresa bati saldu nahian. Lehenengo komertzialak doaz Irakera, gero zuzendariak, gero teknikariak, gero montadoreak... Fagorreko jende pila han lanean. Ejerzitoa bidaliko dute haiek denak zaintzera? Ez dut uste Somaliako egoera arrantzan egitera joateko modukoa denik. Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
