Gogua nakan Paddy Rekalderen zeozer leitzeko, atentziñua deitzen zestan
gizon horrek. "Ragga-ragga dator gaua" nobela hori nobela beltzan generuan
sartu eban komentario bat letu nebanian -segitzen dot genero horretan euskaraz
zer dagoen kuxkuseatzen- neure artian erabaki neban momentua zala eleberri hori
nereganatzeko.
Nobela motz samarra da, 143 orrialde, Susak 2006xan atarata. Azkar leitzen
da, neuk hiru egunetako asteburu luze honetan eta beste pare bat egunetan hasi
eta bukatu egin dot. Batuaz dago idatzita baina bizkaierazko ikutu
mordotxorekin, egilea Deustukua ei da eta akziñua Bilbo Handi horretan
gertatzen da gehixenbat, alde horretatik nik eskertu egitten dot.
Ostian, kontatzen dana..., erdialderako kontakizuna noraezean zebilela
emoten zestan, badoia, badator, baina, tira, gustora segitzen zan aurrera eta
amaierara heldu eta bukaera aproposa emon, espero zeikiana, beharbada sorpresa
gitxikua. Gustau jatan? Bai. Merezi daben? bai. Gehixago espero nebala? ba bai,
baina, dana dala, ondo.
i._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.