Oingo krisiak hainbat arlotan harrittuta nauka:

    - Krisia ziharo erreala dan bittartian, kalian zeharo pake giroan bizi 
gara, ez da konflikto sozialik igartzen be. Dirulaguntzengatik batik bat, diñot.

    - Paruaren datuak nahiko eztabadaigarrixak dira. Euskal Herrian parua %10 
ingurukua ei da, baina, esate baterako Mercedes ERE batean dagoela (2.800 
bihargin inguru), eta diñot nik, horrek ez dira kontatzen langabe moduan. Eta 
ERE guztiak seguruenian berdin, eta... Hartara, %10?, pssaaa, edo dezente 
gehixago.

    - Gainera badago behar fiktizioa deitu geinkeana: España plana, kaleak 
txukundu, polittak jarri... behar erreala da? produktiboa? egin beharrekua? Edo 
hori be pake sozialan izenean eginda, paruan datuak dotoretzeko. Bai, hobeto 
daoz horrek biharrian paruan baino, baina jakin daigun datu makroekonomikoetan 
beharbada guzur bat islatzen dabela.

    - Krisi honetan errealitatea ikusten dana baino latzagua dala begitantzen 
jata.

    i
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to