Euskaldunen artean, badirudi garai bateko ohitura hortz hori teilatura
botatzea zela, eta horren inguruan baziren ipuinak eta pertsonaiak:
Maritxu Teilatuko deitzen zaio toki batzuetan, Mari Teiletako
bestetzuetan.

Hori esanda gero, hala ere, gaur egun xaguaren kontua guztiz sartuta
dago, eta horri kontra egitea ia ezinezkoa begitantzen zait. Ratoncito
Pérez-en kideko, euskal ipuinetan "Xagutxo Agirre" erabili izan da, eta
izen honek badu bere grazia.

Zer ipini horretan, berriz, ez dakit ba. Gozozalea bada, bonboi bat edo
(nola ikusten den ez naizela ama). Bestela, jolaserako zerbait
klasikoa: kanikak, adibidez, edo bakero txiki plastikozko horiek
(baldin badaude).

Ea balio dizun. Mosu bat zuri, eta beste bat Oierri.

X.


El 26/10/2009, a las 18:20, Elena Laka escribió:

 
 

Oier semeak deitu dosta esanez paletia jausi jakola, aspaldi zeukan
kili-kolo.
 
Gauean ratoncito Pérez etorriko jako, oraindik jausten jakon
hirugarren hortza delako, eta etxian lehen bost hortzek daukate
xaguaren bisita.
 
Galderak:
Zela esaten dotse ume euskaldunak ratoncitoari? xagu Pérez?
Zer ipintzen dotsazue zeuek umeei almohadapean? Edo zer ipini dotsue
zeuoi?
 
Nik ipini izan dot:
- ipuintxo bat
- pinturaren batzuk
- txanpon bat
- spidermanen panpin bat
 
Orain ez dakit zer ipini. Ideiarik?
 
Zerrenda orojakile honek txikikeria hauetan ere huts egingo ez
duelakoan :-)
 
Elna<ATT268804.txt>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to