Eskerrik asko Josu eta Xabier.
Nik uste dut Teilatuko horrek ez daukala zer eginik almohadapera etortzen den
xaguaren xarmaren ondoan.
Belaunaldi honetan behintzat, "ratoncito Pérez" izango da. Hurrengo
belaunaldiak topa beza berea.
Banoa txino-dendara panpintxoren bate bila.
Bakeroak ez, Xabier. Gure umeek behintzat ez daukate bakeroen erreferentziarik,
guk geneukan moduan. Orain WDisney, spiderman eta burt simpson dira
erreferentziak.
Azkenean badakit futbol-kromo boltsa bat ipinita asmatuko nukela, baina semeen
naturaz kontrako futbol zaletasun honek asper-asper eginda nauka.
ala, bihar arte.
Elna
----- Original Message -----
From: Josu Mendicute
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Monday, October 26, 2009 6:28 PM
Subject: Re: [eibar] ratoncito Pérez
Maritxu Teilatuko entzunda nekan, aspaldi. Baina nik be Ratoncito Perezen
kontuari jarraitu detsat beti, eta euskeraz be horrela deitu izan detsagu:
Ratoncito Perez.
Oparien artian... Ipuinak eta txanponak, baina sekula nezeser bat. Jasotako
ipuinen artian gehixen oroitzen naizena, kokodrilo batena, erakusteko nola
garbitu hortzak. Igual oindiok gordeta eukiko dau amak.
josu.
2009/10/26 Xabier Mendiguren <[email protected]>
Euskaldunen artean, badirudi garai bateko ohitura hortz hori teilatura
botatzea zela, eta horren inguruan baziren ipuinak eta pertsonaiak: Maritxu
Teilatuko deitzen zaio toki batzuetan, Mari Teiletako bestetzuetan.
Hori esanda gero, hala ere, gaur egun xaguaren kontua guztiz sartuta dago,
eta horri kontra egitea ia ezinezkoa begitantzen zait. Ratoncito Pérez-en
kideko, euskal ipuinetan "Xagutxo Agirre" erabili izan da, eta izen honek badu
bere grazia.
Zer ipini horretan, berriz, ez dakit ba. Gozozalea bada, bonboi bat edo
(nola ikusten den ez naizela ama). Bestela, jolaserako zerbait klasikoa:
kanikak, adibidez, edo bakero txiki plastikozko horiek (baldin badaude).
Ea balio dizun. Mosu bat zuri, eta beste bat Oierri.
X.
El 26/10/2009, a las 18:20, Elena Laka escribió:
Oier semeak deitu dosta esanez paletia jausi jakola, aspaldi zeukan
kili-kolo.
Gauean ratoncito Pérez etorriko jako, oraindik jausten jakon hirugarren
hortza delako, eta etxian lehen bost hortzek daukate xaguaren bisita.
Galderak:
Zela esaten dotse ume euskaldunak ratoncitoari? xagu Pérez?
Zer ipintzen dotsazue zeuek umeei almohadapean? Edo zer ipini dotsue
zeuoi?
Nik ipini izan dot:
- ipuintxo bat
- pinturaren batzuk
- txanpon bat
- spidermanen panpin bat
Orain ez dakit zer ipini. Ideiarik?
Zerrenda orojakile honek txikikeria hauetan ere huts egingo ez duelakoan
:-)
Elna<ATT268804.txt>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.