Andriari komentau detsat, halako gauzak berak bizi dittu gehixago, eta 
berotuta esan desta: 

    Han Izenaduba-n (Olentzeron baserrixan, Mungian) ondo azaltzen dabe kontua: 
"Amama Gona Gorria" berez  marigorringoan beste izen bat da, eta haginak 
eruaten dittuna amamagonagorri bat da, Maritxu Teilatukua izenekua. Hagina 
teilatura botatzen da, Maritxu Teilatukuari, eta Maritxu Teilatukuak zerura 
eruan eta izarren artian gordetzen dau, eta Maritxu Teilatukuari eskatzen jako 
berria ekartzeko; eta Bedia aldian marigorringo batek eruan beharrean saguzahar 
batek eruaten dau: "Saguzahar baragarri ekarri hagin barri"

    Kokoteraino dago gure andria "ditxosozko ratoncito perez" horrekin. Esango 
neuke Maritxu Teilatukuak gogor borrokatzen dabela, eta gurian behintzat 
irabazi.

    Eta normalian gurian ipuinak agertzen jakoz. Irakurtzen ez dakixenian 
kopintxoren bat edo.

    i
  ----- Original Message ----- 
  From: Elena Laka 
  To: Eibartarrak 
  Sent: Monday, October 26, 2009 6:20 PM
  Subject: [eibar] ratoncito Pérez






  Oier semeak deitu dosta esanez paletia jausi jakola, aspaldi zeukan kili-kolo.

  Gauean ratoncito Pérez etorriko jako, oraindik jausten jakon hirugarren 
hortza delako, eta etxian lehen bost hortzek daukate xaguaren bisita.

  Galderak:
  Zela esaten dotse ume euskaldunak ratoncitoari? xagu Pérez?
  Zer ipintzen dotsazue zeuek umeei almohadapean? Edo zer ipini dotsue zeuoi?

  Nik ipini izan dot:
  - ipuintxo bat
  - pinturaren batzuk
  - txanpon bat
  - spidermanen panpin bat

  Orain ez dakit zer ipini. Ideiarik?

  Zerrenda orojakile honek txikikeria hauetan ere huts egingo ez duelakoan :-)

  Elna


------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to