Beharbada basura poltsa saltzeileek nabariko dute edo behar bada eurok ere bultzatu egingo zuten asunto hau.
Bainan lotsagarrixa begiratzen jata karruetan geratzen diren poltsak, kalean, Pirineoetako edozein bastarretan, etabar. ¿zer esan nahi du honek? Ba alperrik mordo haundi bat hartu eta gastatzen dittugula, nola dohainik diren. Guk eroskiko poltsak paper eta plastiko bereizketa egiteko erabiltzen dittugu, orain zerbait gehiago kostatzen zaigu zorroa topatzea. Ondo iruditzen jata, aspaldi egin zuek eroskik honelako ahalegin bat bainan bakarrik geratu zenez atzera egin zuen. Ramon De: [email protected] [mailto:[email protected]] En nombre de Oier Araolaza Enviado el: martes, 27 de octubre de 2009 8:10 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: [eibar] eroskiko poltsak Abisau zaben poltsak ematiari lagako zetzela eta konforme, ikasi dogu ahal dan gehixenetan etxetik poltsa batekin edo karrituakin juaten. Azken aldixan apenas ekartzen dogun eroskitik poltsarik etxera. Baina oin bestelako dudak sortu dira geurian. Lehen zaborrerako erabiltzen genduazen eroskiko poltsak. Oin zaborretarako poltsarik ez dakagu. Zaborretarako poltsak erosi behar baditugu, zer adelanto egin dogu? Ze lehen behintzat bi erabilera ematen genetsan poltsei (janarixak etxera eraman eta zaborretarako erabili). Oin oso nohizbeinka allegatzen da eroskiko poltsaren bat etxera, baina karga-karga eginda etortzen danez apurtuta egoten da eta ez dau balixo zaborretarako bez. oier.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
