Eskerrikasko informaziñuagaittik, e! Oin arte ezin izan dot erantzun, lan 
barrixetan hasi naiz eta... Ama izaten ikasten dihardut eta...

aintzane

--- El sáb, 17/10/09, normanduval <[email protected]> escribió:

De: normanduval <[email protected]>
Asunto: Re: [eibar] koliseoko ziniak
Para: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Fecha: sábado, 17 de octubre, 2009 09:29

Uff, Eibar eta zinia, kontu xelebria, Aintzane.

Esan zeben aurretikan Eibarren egondako ziniak itxi zittuela jende faltia 
zeualako edo. Ontxe hasi diraz martxan Kolisuan "multizinien" kontu horrekin 
eta itxuria sekulako arrakastia daka. Nola leiken hori? Eibarrek inguratzen 
daben misterio berri bat, itxuria. 

Neretako oso xelebria da hori kontu hori. Irakorri neban eta kittuan 
elkarrizketia zinia kudeatzen daben enpresiakin. Tipuak esaten zebanez ez zeben 
bertan "zaborrik" proiektauko, bakarrik kalitatezko zinia. "Zaborra", bere 
hitzetan, zuzenian DVD formatura doia ta ez da zinetik pasatzen. Neu ez naz oso 
aditua gaixan, baña pelikulazalia banaz, ta azkenaldixan ikusi dittudazen 
pelikularik onenak ez dira zinetara allegau. Noski, zine independiente gehixena 
ez da horra allegatzen, zuzenian DVD-ra doia. Baña kontxo, neri kalitate 
handikuak iruditzen jataz, ta uste dot gehixenetan Hollywoodeko pelikula 
gehixenek baño gehixau dakiela esateko. Ta bueno, horri zaborra deitzia, 
bakarrik ez dabelako exito komertzial handirik bereganatzen, ez jatan oso 
egokixa begittandu.

Baña galdera klabia, betikua da. Eibarko udalak enpresa pribatu bateri lagatzen 
dotsa aretua zinia egin daixan bertan, zinema areto komertzialetan kobratzen 
dan antzerakua kobratuz (5 euro normala, 4 euro ikuslien egunian), ta pelikulak 
bere anuntzixo ta guzti datoz. Beraz, hamen doia galderia, ze ezberdintasun dau 
Koliseuan eta beste areto pribatu baten artian? Nik ez dakitt. Ez omen zan 
koliseua areto publiko bat? Lehenagotik pagau badou aretua, ontxe zegattik 
pagau biou pelikulia beste aretuen berdin-berdin? Ba, Eibarrek gordetzen daben 
beste misterixo bat, horixe. 

Bestela jartzen daben pelikulak, ba bueno, nere interesekuak ez dira larregi, 
baña tira, neu be apur bat arrarua naz gauza hoietarako. Egixa da ez dala 
zinemarako prestautako areto bat, gehixau da musika edo antzerkirako, ta bere 
mugak dittuala. Baña egon nazenetan ez neuke esango pelikulia gaizki ikusten 
zanik. Normal-normal. Ikusi normal, entzun gorra geratzeko moduko bolumenian 
eta pagau zentro komertzialetako zine aretuan pareko...

Barkatu halako mezu luzia, disparau eitten naz...

Jokin
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



      
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to