Neri ondo iruditzen jata eroskik bide hau hartu izana. Lojikoa iruditzen jataz, era berean, jendearen zalantzak eta eszeptizismoak, eroskiren benetako arrazoiei buruz. Baina zoritxarrez honek demostratzen dau, tabakuaren asuntoarekin bezala, gu geu, jendea, kontzientziatze zai bagaude, inoiz ez dala aurrerapausurik emango. Edo ez behar beste.
Zergatik orain erretzaile pasiboekiko errespeto apurtxo bat gehiago dago? Lege bat atera dabelako. Ez erretzaile gehienek, berez, kontzientzia hartu dutelako. Zergatik ari gara gutxiago erabiltzen kotxe partikularra lanera joateko (pertsona bat kotxe bakoitzean)? Garestiago ateratzen dalako. Zergatik hasiko gara plastiko gutxiago isurtzen planetako bazterretara? Enpresa handi batzuek plastiko banaketa murriztea erabaki dutelako. Argi dakat, horregatik, gure kaleak txakurren kakaz betetzeko era bakarra isunak, isun gogorrak jartzea dala. Badakit ez dutela egingo. Baina nahiko nuke. Ez baitut sinisten txakurren jabeen gehiengoaren fede onean. Eta, jakina, autobus geltokian aparkatzen duten kotxeak erretiratzearen alde nago. Berdin zait jendeak Zubi-Gainen "kafetxo bat ez besterik" hartzeko ote den. Neretzat konstatazio trajikoa da hau. Irakaspena argia baita: Estatuak, Udalak...sistemak azken finean, hartzen ditu neurriak (edo enpresaren batek, plastikoen kasuan), edo jai dugu. Zeren gu geu, jendea, ez gara gai, aitzakiak aitzaki, gure eguneroko konportamenduak era sakonean eta ezta azalekoan aldatzeko. Konportamendu erabat burgesak. Pena handia ematen dit debekuaren bidea zilegitzat hartzea, baina kontu hauetarako horrela da. Zahartzen ari naizenaren seinale, seguraski. iker rokandio Eta horrela hainbat adibide. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
