Badakit afaria dagoela ostiralean, baina kozinero egingo ez duzuenok baduzue
aukera afari aurretik Coliseoan dantza ikuskizun interesgarri batekin
gozatzeko. Ordubeteko kontua da. Ni emanaldi ostean, 21:30ak alderako
agertuko naiz afarira.

Ertza konpainiaren Look dantza ikuskizuna EibarrenAsier Zabaletak zuzentzen
duen Ertza konpainiak Look ikuskizuna aurkeztuko du datorren azaroaren 13an
Eibarko Coliseo antzokian. Hiru dantzarik, Pilar Andres, Carla Fernandez eta
Asier Zabaletak berak, gure gizartean itxurak duen garrantziaz gogoeta
egingo dute, dantzaren bidez, eta etengabe pantaila berezi batean ikusiko
diren bideo berezien bidez.

http://www.dantzan.com/blogak/kezka/ertza-konpainiaren-look-ikuskizuna-eibarren

Ertza: Look
Azaroak 13, ostirala, 20:30
Coliseo antzokia, Eibar
Sarrera: 8 €
http://www.generaltickets.com/
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to