Uste dut Altzubarren inguruan arbaso amankomunak ditugula Oier
Gorosabelek eta biok.

Oierren amama Isabel eta amama Maria Antonia, nire amama Esperanzaren
despedidako argazkia zeukan Oierrek eta duela hilebete batzuk
publikatu egin zuen Interneten:
http://www.argazkiak.org/photo/altzubarreneko-esperanzan/

Sorpresa handia hartu nuen argazki hori Interneten ikusterakoan:
amamaren despedida!
Uste dut argazkia gurasoen etxean badagoela, baina auskalo non. Orain
lokalizatuta daukat!

Elgoibartar batekin ezkondu zen amama Esperanza: "Laster uztartuko
dala diote, Arakistain'dar Justino, Arrate aldeko batekin" argitaratu
zuten Elgoibarko kronikan "El Día"-k,. (http://amarauna.org/elgoibar/)

Baina egun hauetan Egoibarrak argitaratutako albiste baten, ezkontzen
hain aldekoa ez zen Altzubarreneko beste herenamona bat aurkitu dut.
Bere aurkako pleitu kriminala aipatzen du albisteak "por vivir
amancebada" Ospittal kaleko etxe batean 1602 urtean!

"Pleito criminal del concejo de la villa de Eibar contra Juan de
Egurbidezar y Maria de Alzubarren, habitantes de la villa de Eibar,
por vivir amancebados en casas de la calle del Hospital"

Arraio! Ez dakit pleitua ezkondu barik arrimatuta bizitzeagatik ala
etxea okupatzeagatik zen, baina tira, pleitua azken finean :-(
http://egoibarra.com/albisteak/eibarko-artxiboak-eskribautzako-1537-1866-158-kaxa-berreskuratu-ditu

Zuhaitz genealogikoan horren berririk, Oier? ;-)

Eneko
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to