Numero batzuk gainetik begiratuta, ikusi dut nola igo daitekeen %80a
krisiaren aurkako Zapateroren plana. Hau da, ia-ia bikoizteko haina.

2008ko aurrekontuetan 8.663,02 euro, oh, x1.000 noski, 8.663.020 euro
alegia, gorde ziren "Jefatura del Estado"rako.
2009ko aurrekontuetan 8.896,92 euro, oh, x1.000 noski, 8.896.920 euro
alegia, gorde ziren "Jefatura del Estado"rako.
2010ko aurrekontuetan 8.896,92 euro, oh, x1.000 noski, 8.896.920 euro
alegia, gorde dira "Jefatura del Estado"rako.

Ze politak diren aurrekontu hauek!!! Begira zer dioten:
"A familias e instituciones sin fines de lucro"
"A S.M. el Rey. Para el sostenimiento de su Familia y Casa (Art. 65 de la
Constitución) 8.663,02"

S.M. el Rey, Don Juan Carlos, Juankar, El Monarca, el Simpático Holgazán, Su
Majestad, deitu nahi duzuen moduan, baina gizon hau oso kanpetxanoa da.
Hainbeste, aurten bere soldata konjelatu dutela eta ez dutela BPG (IPC)
aplikatu bere "soldatan". Kakotxa artean, ze soldata lan egitearen truke
ematen duten ordaina da, eta nik dakidala gizon honek ez du lanik egiten,
edo lana baldin bada, jakin nahi dut ciudadano español naizen heinean, eta
español guztiok ditugunez eskubide eta betebehar berak, zer demontre ikasi
behar dudan Errege izateko, ze nik ere nahi dut horrelako lan bat, zeinetan
nire obligazioak honakoak izango diren:
-Euskal dantza protokolarioak ikusi
-Akuariumak bisitatu
-Bazkari eta afari sukulentoak egunero
-Mundu osoan zehar bidaiatu
-Español guztiek txalo egiteko txistetxoak kontatu
-Gabonetan agur-mezua bidali Españako katetik, eta Españakoak beharko ez
luketen kate españolizatuetatik (hala nola, ETB)

Juankarlos kanpetxanoaren soldata BPGren arabera aldatuko bada, nik eskatzen
dut aldaketa hori aplikatzea baita ere BPG negatiboa denean.

Kontua da Juankarlos kanpetxano eta langilearen soldata Zapateroren
krisiaren aurkako planak beste kostatzen zaigula españoloi, ia-ia. Eta hau
irakurtzen duzuen gehienak edo guztiak zarete españolak, hala sentitu edo
sentitu ez arren, aurrekontu horiek elikatzeko zuon soldatatik eta
erosketetatik zatitxo txiki bat (txiki-txikia, lasai) ematen duzuelako, nahi
ta nahi ez. Zorionak!

Eta iritsi naiz mezuaren gakora: Juankarlos kanpetxanoaren eskupekoa 8,6
milioi euro dira. ZPren krisiaren aurkako plan fabulosoa, 11 milioi euro.
Formula: kendu monarkia eta bideratu diru hori Krisiaren aurkako planera.
8,6/11*100= %78 igoko da plana.

Bestalde, krisi kontestu hau aprobetxatzen ari direnez zenbait enpresario
eskatzeko lan-merkatua "malgutzea", nik eskatzen dut Estatuak ere "garai
berrietara moldatzeko" flexibilitate apur bat izan dezala, eta Juankarlos
kanpetxano eta langilea bota dezala. Ez dut esaten merezi duenik, goian
aipatu dudan moduan, konpromiso sozial askodun lana dauka berak... baina
krisia dela-eta, ez dugu beste erremediorik.

Konklusioa: bota dezagun pikutara monarkia!, ¡dugun errepika, biba
errepublika!

OH: ze listoa den gure Patxi! ikusi nola egin duen bere Plan Anticrisisa:
http://www.youtube.com/watch?v=lt3enHy7-Ds

Hau da hau... gora bihotzak!
josu.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to