Oinarria erraza da: Hartu anisa. Ez dakit Eslovakian salduko duten graneleko anis arrunta; bestela, hemengo lagun bati eskatu behar.
Bildu (edo erosi, edo lortu) basaranak (prunus spinosa). Helduta daudenean omen dira onenak: biltzen diren alturaren arabera, irail hasieratik urri amaiera arte izan liteke garaia. Bota basaranak anisari: edukiaren herena da neurri egokia. Norberaren kapritxo edo kutixiak: batzuek kafe ale batzuk botatzen dizkiote, edo belar usaintsuren baten hosto batzuk (erramua adibidez), edo ezer ez. Eduki hiru bat hilabete ukitu gabe. Hortik aurrera edan liteke. Dakitenek diotenez, hobe da basaranak kentzea (nahi bada ale batzuk utziz), bestela desegin egiten direlako, eta edariaren gustua aldatu. On egin, X. El 12/11/2009, a las 17:06, Aitzgorri escribió:
Aupa, Lehen Eslovakiako patxarana egin saiatu nahi nuke. Badauzkazue errezetak nirekin banatzeko? Edo beste aholkurik? Zer egin zer ez... Eskerrik asko Roko _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Eibartarrak- [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
