Hau irakurri dut eitb.com-en "Jaurlaritzak Laffage auziaren epaileen erabakia deitoratu du"
suposatzen dut, epai-mahaiaren erabakia deitoratzen duela Jaurlaritzak, ez epaileena. Eta sinesgaitza egiten zait: ze gobernu klase da hau, beste komunitate bateko herritar batzuk, beren bizkar fokoen azpian sekulako erantzukizunari aurre egin behar izan diotenak, horrela kritikatzeko? Zertan da Nafarroako Gobernua, ez duela injerentzia hau salatzen? ez errealitate instituzionalaren kontrako injerentzia teoriko bat, baizik eta Nafarroako herritarren kontrako injerentzia zuzen zuzen bat... 15 urteko mendekua ez da nahiko mendeku. 20 urte bai? zergatik ez 30 edo 40 edo hil arteko Parot dotrina? ze udal klase daukate Irunen, mendeku horren bila dabilena akusazio partikularrarekin, eta Alarderen injustizia amaitzeko asmorik ez duena? zer behar da Irunen? mendekua ala pedagogia? Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
