ematen du UPNkoentzat PSE-EE ez dela euskalduna, eta horrenbestez eusko jaurlaritzarena eta irungo udaletxearena ez da injerentzia, baizik "ekarpena"

egia da, gure zigorgintza penagarria da, arbitrarioa eta txoroa, eta gehiegi du oraindik mendekutik; marko orokorra beharko litzateke aldatu, langintza zaila inondik ere

ordea, behin markoa onartuz gero, ulergarria da ez bakarrik casasolaren sumina, baizik edonorena, besteak beste maizegi delako apalagoa gaiztakeria bereziki anker baten aurkako zigorra, lege-hauste inuzente baten aurkakoa baino

yllanes bergizarteratzeko orduan ez da lagungarriago 20 urteko espetxealdia 7koa baino

dena den, yllanesek ziurtatu badu zeharo damututa dagoela eta bere burua nagoreren sendiaren esku jartzen duela, zergatik kontratatu du nafarroako abokaturik garestiena?

hartu ofizioko abokatua, edo ez ezazu zure burua defendatu

----- Original Message ----- From: "Mikel Iturria" <[email protected]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Saturday, November 14, 2009 9:00 PM
Subject: Re: [eibar] Laffage mendekua

Ados nago, Luistxo.

Iturri

At 13:39 14/11/2009, you wrote:
Hau irakurri dut eitb.com-en

"Jaurlaritzak Laffage auziaren epaileen erabakia deitoratu du"

suposatzen dut, epai-mahaiaren erabakia deitoratzen duela
Jaurlaritzak, ez epaileena. Eta sinesgaitza egiten zait: ze gobernu
klase da hau, beste komunitate bateko herritar batzuk, beren bizkar
fokoen azpian sekulako erantzukizunari aurre egin behar izan diotenak,
horrela kritikatzeko?

Zertan da Nafarroako Gobernua, ez duela injerentzia hau salatzen? ez
errealitate instituzionalaren kontrako injerentzia teoriko bat, baizik
eta Nafarroako herritarren kontrako injerentzia zuzen zuzen bat...

15 urteko mendekua ez da nahiko mendeku. 20 urte bai? zergatik ez 30
edo 40 edo hil arteko Parot dotrina?

ze udal klase daukate Irunen, mendeku horren bila dabilena akusazio
partikularrarekin, eta Alarderen injustizia amaitzeko asmorik ez
duena?

zer behar da Irunen? mendekua ala pedagogia?

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to