2009/11/14 markos zapiain <[email protected]>:

>
> dena den, yllanesek ziurtatu badu zeharo damututa dagoela eta bere burua
> nagoreren sendiaren esku jartzen duela, zergatik kontratatu du nafarroako
> abokaturik garestiena?
>

Ez dakit familia hori aberatsak diren edo ez, baina edo oso aberatsak
dira, edo arruinatu dira, ze oihaneko tribuen kasuan bezala, beste
familiari sekulako dirutza eman diote. Ez dut uste ohitura tribal hori
guztiz okerra denik, dena den. "Ez nuen nahi dirurik, justizia nahi
nuen", esaldi topikoa da, beti beti beti. Hala ere, oihanean
bazekiten, eta guk ere bai, abereak edo dirua neurgarriak direla,
beste gai etereoa ez bezala.

Eta logikoa da Yllanestarrek dirua gastatzea, eskura bazuten edo
hipotekatuta lortu badute. Laffageren ama ez zait Yllanesena baino
hobea iruditzen. Presoak bisitatzeagatik Espainiako errepideetan
trafiko istripuan hildako senideak bezain errugabea da, aberats izan
ala pobre izan.

Bergizarteratze aukerei dagokionez, kasu honetan ahoa bete hortz hitz
egin duen ordezkari publikoren batek hobeto zukeen etxera begiratu eta
gutxiago pontifikatzea.

Bestalde, Markos, badago zure galderan halako zerako zer bat, detaile
itsusi bat ezker abertzalearen kontrako epaiketa politikoetan ere
ikusten dena, salaketa mediatiko batzuetan: "arbuiatzen badute
konstituzioa eta estatu hau, zergatik saiatzen dira legearen garantiak
edo zirrikituak aprobetxatzen defentsarako?" Oso argudio zitala
iruditzen zait.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to